2015-2019 legegintzaldiko plan estrategikoa

Zer da gobernu plan estrategikoa?

Arabako Foru Aldundiaren Plan Estrategikoa legegintzaldiaren hasieran onartu zen. Plan hori jarduketa eta konpromiso estrategikoen programazio koherente eta antolatua da.

Gobernu Planak legegintzaldiko hiru lehentasun ezarri ditu. Gobernuak lehen unetik bertatik antzeman eta legegintzaldiko lau urteetan garatzeko hiru lan ildo nagusiak ditugu lehentasun horiek:

  1. Suspertze ekonomikoa, industria bultzatuz eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortuz. Hori lortzeko, funtsezkotzat jotzen dugu Arabako lurraldearen ahalmen logistikoa indartzea eta gure enpresen lehiakortasuna hobetzea. Industria lurrak erabiltzeko aukera zabala baliatu behar dugu eta, batez ere, pertsonak aintzatetsi behar ditugu. Logistika, lurra, pertsona prestatuak, berrikuntza. Ardatz horietan oinarriturik, Arabako etorkizun industriala eraiki behar dugu.

  2. Arabako zerbitzu publiko eta gizarte zerbitzuen lidergoa. Denbora luzean eredu izan gara arlo horretan, eta berriro ere eredu izan behar dugu. Inolako salbuespenik gabe, arabar guztien bizi maila hobetu nahi dugu, zailtasunak dituzten pertsonak, adinekoak eta desgaituak aintzat hartuta

  3. Lurralde oreka udalen azpiegituren, bitarteko digitalen eta telekomunikazioen aurrerapen mailan oinarritzen da; bestetik, bide eta ingurumen azpiegiturak herritarren benetako beharrizanen arabera egokitzea da helburua.

Gobernu planak ondokoak jasotzen ditu:

10 ardatz, 71 helburu, 199 lan-ildo eta 387 ekintza.