OGP Euskadi
Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) Euskadi hautatu zuen 2018an Tokiko Gobernuen Programan parte hartutzen duten mundu osoko 20 eskualdeen artean.
Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere babestu dute.
Harrezkero, OGP Euskadik bi ekintza-plan diseinatu eta ezarri ditu (2018-2020 eta 2021-2024), eta horietako bakoitzak cinco konpromiso zituen.
2025eko martxoan ekin diogu Euskadin Gobernu Irekia sustatzen jarraitzeko 2025-2028 Ekintza Plan berria eratzeari. Partaidetzako prozesu bat egin dugu, herritar guztiei eta OGP Euskadiko eragileei irekia. Prozesu horretan 802 pertsonek hartu dute parte; partaideen % 53 emakumezkoak izan dira eta % 55 46-64 urte bitarteko pertsonak. Herritarren ekarpenekin, OGP Euskadiren foro erregularrak eta foro irekiak 2025-2028 Ekintza Plan berria egin dute, eta joan den urriaren 2an aurkeztu zen gizartera.