Foru Sektore Publikoko Urteko Kontratazio Plana
Sektore publikoko erakundeek, aurrekontu ekitaldi batean edo urte anitzeko aldietan egingo duten kontratazio publikoko jarduera programatzen dute. Hala, beren kontratazio planaren berri ematen dute aldez aurretik egindako iragarpenarekin. Iragartzen duten informazioak erregulazio harmonizatuaren pean dauden eta urtean zehar lizitatzea aurreikusita dituzten kontratuei buruzko aurreikuspenak jasotzen ditu.
Planean sartzen diren kontratuen zerrendak ez du esan nahi botere esleitzaileek kontratu guztiak lizitatu behar dituztenik edo iragarritako baldintza zehatzekin lizitatu behar dituztenik.
Kontratu-araudiak xedatzen duen bezala, Urteko Kontratazio Planean sartutako kontratuei buruzko aurretiazko informazioa iragarri beharko da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 134. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta horrek proposamenak aurkezteko ohiko epeak murriztea ahalbidetuko du.
Planaren kudeaketa Ogasuna, Finantza eta Aurrekontu Sailaridagokio.