Ingurumen proiektuei buruzko jendaurreko informazioa
Ingurumen proiektu eta obren dokumentazioa jendaurrean jarri da, herritarrek alegazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.
Alegazioak Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko Natura Ingurunearen Zuzendaritzari zuzendu behar zaizkio. Alegazioak honela aurkeztuko dira:
- Bitarteko elektronikoen bidez: nahitaezkoa da pertsona juridikoentzat, nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat eta 39/2015 Legearen 14. artikuluanidentifikatutako beste subjektu batzuentzat.
- Paperean: herritarrek (pertsona fisikoak) Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrera jo dezakete (Probintzia plaza, 5 01001 Vitoria-Gasteiz).
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Natura Ingurunearen Zuzendaritzarekin: deitu 945181818 telefonora edo idatzi medioambienteST@araba.eushelbide elektronikora.
"Musco, Carralogroño eta Carravalsecako urmaelen ingurumena lehengoratzeko proiektua", ES2110021 Guardiako urmaelak KBEan daudenak, Natura 2000 Sareko naturagune babestua.
Alegazioak eta iradokizunak egiteko epea: ITXITA