Plan estrategikoaren jarraipena edo betetze maila

95%
Azken berrikusketa-data 2018/08/31

Plan estrategikoak ardatzak, helburuak, lan ildoak eta ekintza zehatzak dakartza. Orri honetan, 10 ardatzetan eta 71 helburuetan egindako aurrerapen maila bistara dezakezu. Eta datu gehiago jaso nahi baduzu, lau hileko txostena azter dezakezu. Bertan, helburu bakoitzari dagozkion ekintzetan lortutako aurrerapen mailaz jakingo duzu.


1 Ardatza: Arabako suspertze ekonomikoa

Ardatz estrategiko honen zeregina Araban krisia hasi baino lehen zegoen jarduera ekonomikoaren mailak berreskuratzea da, batez ere industrian, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko elementu traktore gisa jardun dezan.

90%

Erakundeen lankidetza, industria sustatzeko orduan

Erakundeen egonkortasuna bermatzea, lurraldean konfiantza, hazkundea eta enplegu aukerak sortzeko orduan, eta, horrez gain, erakunde arteko ekimenak adostu, eta industriarekin, merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako agenteekin lankidetzan aritzea.

100% de cumplimiento


Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzea

Egungo enpresen lehiakortasunean irabaziak finkatzea, eta, horretarako, kudeaketa aurreratua eta berrikuntza babestea, enpresen arteko lankidetza indartzea, enpresen gizarte erantzukizuna sustatzea, teknologia berriak hedatzea eta enpresa proiektu berriak garatzeko ekintzailetza babestea.

100% de cumplimiento


Industria inbertsio berriak

Industriarako azpiegituren eskaintzaren gaitasun propioa eta bereizlea garatzea, inbertsio berriak erakartzeko eta garapen endogenorako funtsezko elementu gisa, eta, horretarako, inplikatutako erakundeekiko koordinazioa hobetzea eta produktu, prezio eta zerbitzuak iraunkortasun, eraginkortasun eta malgutasunaren eskari berrietara egokitzea.

100% de cumplimiento


Kalitatezko enplegua sortzea

Gazteen eta testuinguru ekonomiko berrira egokitzeko zailtasunak dituzten langileen taldeak lan merkatuan integratzea, nazioarteko lehiakortasuna eta aitorpena lortu nahi dituen gizarte baten helburu nagusi gisa.

40% de cumplimiento


Prestakuntza sustatzea

Prestakuntzarako laguntzak ematearen eraginkortasuna areagotzea, zuzenean enplegagarritasunarekin lotzeko eta gaiaren gaineko araudi berrira egokitzeko.

75% de cumplimiento


Profesional autonomoak babestea

Profesional autonomoak negozioan mantentzea, beren esperientzia eta ezagutza aprobetxatuz, eta, hala, enplegua sortu ahal izatea, ezkutuko ekonomian lan egitera behartuta egotea saihestuz.

100% de cumplimiento


Arabako industriaren sektorea berrabiaraztea

Arabara iristen diren turisten kopurua gehitzea, gurean igarotzen duten denbora handiagoa izan dadin saiatzea eta arabarrek probintzia barnean turismoa egin dezaten sustatzea.

100% de cumplimiento


Merkataritza berraktibatzea

Krisiak eragindako salmenten erorketa drastikoaren eta batzuek pairatzen dituzten zailtasunen ondorioz negozioak ixtea saihestea eta egungo merkataritzari bere merkatu sareak finkatzeko eta lehiakortasuna bilatzeko babesa ematea.

100% de cumplimiento


Arabako artisautza sustatzea

Arabako artisautza modernizatzen laguntzea, bere produktuen kalitatea igotzea, ekipamenduak berritzea, prestakuntza hobetzea, eta Arabako artisautzaren kalitate marka sortzea.

67% de cumplimiento


2. Ardatza: Logistika garatzea lehiakortasunaren eragile gisa

Arabako kokapen geografikoa, garraio europarren ardatz nagusien bidegurutze gisa, eta dagoeneko eraikita dauden azpiegitura logistikoen erabilgarritasuna lehen mailako elementu bereizgarria dira eta beharrezkoa da horiek sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetu eta merkatura hurbiltzeko.

100%

Gasteizko eta Arabako nodo logistikoa garatzea, Iberiar Penintsularen eta kontinentearen arteko errotula gisa

Vitoria-Gasteizen inguruan gailu intermodal handi bat osatzeko bidean aurrera egitea, A-1 autobiaren inguruan dauden instalazio logistikoak konektatu eta indartuz eta penintsularen eta gainerako Europaren artean lotura ezarriko duen plataforma esanguratsu bat eratuz, dauden enpresentzat abantaila lehiakorrak garatzeko aukera emango duena eta, era berean, inbertsio berriak erakartzeko balioko duena.

100% de cumplimiento


Vitoria-Gasteizko aireportua garatzea

Vitoria-Gasteizko aireportuaren garapena sustatzea, ekonomia suspertzen laguntzeko, unitate ekonomikoak urrun dauden merkatuekin lotzeko bitartekoak behar baititu.

100% de cumplimiento


Jundizen salgaien terminal intermodala ezartzea

Jundizko poligonoan salgaien tren geltoki terminal bat garatzen dela sustatzea,, beste garraio proiektu eta azpiegitura handi batzuekin osatuko dena, besteak beste, euskal Y-rekin, E-5 bide sare europarrarekin eta Bilboko portuarekin.

100% de cumplimiento


Arasur-Jundiz-Foronda ardatza sustazea

Salgaien garraio hub multimodal bat finkatzea lurraldeko mugikortasun ekonomikoaren erdigunearen inguruan: Arasur-Jundiz-Foronda ardatza.

100% de cumplimiento


3. Ardatza: Lidergoa gizarte zerbitzuen horniduran

Araba, azken hamarkadetan, gizarte zerbitzuak emateko orduan duen lider izaeragatik gailendu da. Ardatz honen zeregin nagusia, beraz, Arabako gizarte laguntzaren izaera modernoa, aitzindaria eta lider izaeran oinarritua berreskuratzea da.

96%

Hirugarren sektoreko elkarteekin lankidetzan aritzea

Hirugarren sektoreko elkarteekiko harremana berreskuratzea. Zerbitzuen erabiltzaileekin, beren senideekin, langileekin, elkarteekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean lan egitera itzultzea. Hau da, arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea.

100% de cumplimiento


Mendetasunaren legea garatzea

Pertsonen autonomia eta mendetasuna sustatzeko legean aurreikusitako arreta mailak zabal garatzea lortzea, pertsona mendekoen bizitza duin bihurtzen duen eta enplegua sortzen duen bitarteko bat delako.

100% de cumplimiento


Adinekoen bizi kalitate autonomoa eta independientea

Arabako adinekoen bizi kalitatea hobetzea lortzea, zahartze eredu aktibo eta independiente baten alde eginez, non adinekoek era aktiboan parte hartuko duten beren inguruko bizitza sozial eta kulturalean nahiz familia bizitzan.

100% de cumplimiento


Etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) indartzea

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egungo estaldura handitzea, ezustean eta bortizki agertu diren eta eguneroko bizitzan autonomia galtzea eragin duten egoerei aurre egin ahal izateko, mendetasunaren balorazioa egin arte.

100% de cumplimiento


Adinekoen egoitzak hobetzea

Foru sarea osatzen duten adinekoen egoitzetan eskaintzen diren egungo zerbitzuen eraginkortasunaren alde egitea eta zerbitzua sustatzea, egoitza plazak handituta.

100% de cumplimiento


Eguneko zentroak sustatzea

Eguneko zentroetako arreta eskari berriei eta beharrizanei eman beharreko erantzuna egokitzea.

100% de cumplimiento


Lurralde barruko oreka gizarte ongizatean

Landa inguruan gizarte arreta indartzea, egoitzen, eguneko zentroen eta gizarte prestazioen eskaintza areagotuta.

100% de cumplimiento


Gizarte bazterkeriaren aurkako borroka

Gizartean baztertuta edo ahulezia egoeran dauden pertsonei trebakuntza ematea, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko, krisiaren ondoriozko egoera berriak antzemanda eta bazterkeria kroniko eta atzera bueltarik gabea bihurtzen duten egoerak saihestuta.

100% de cumplimiento


Hobenkutza plana adingabeen eta familien arloan

Adingabeen ongizatea bermatzea, beren eskubideak babestuko dituen eta beren nortasuna garatzeko beharrezko laguntza eta hezkuntza sustatuko dituen inguru batean.

100% de cumplimiento


Gofe-ko langileen lan baldintzak hobetzea

GOFEko langileekiko harremanak sustatzea, gizarte zerbitzuen ereduan aldaketak sistematizatzen lagunduko duten antolaketa prozesuak sustatu ahal izateko, zerbitzuk ezarriko dituzten profesionalen gaitasun teknikoaren garapenaren, prestakuntzaren eta partaidetzaren ikuspegitik.

71% de cumplimiento


Iraunkortasuna eta kalitatea, gizarte zerbitzuak emateko orduan

Gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko iraunkortasunaren alde egitea, gizarte zerbitzuak emateko orduan.

100% de cumplimiento


Arabaren gizarte eta osasun zerbitzuak bultzatzea

Araban gizarte eta osasun espazio bat eraikitzea, erakundeen koordinazioan oinarritua, gizarte arretarako eta pertsona erabiltzaile guztien osasun zaintzarako baliabideen erabilera eraginkorragoa eskaintzeko.

100% de cumplimiento


Pertsona ezinduentzako enplegua

Kalitatezko lan aukera iraunkorrak sortzea Arabako ezinduentzat, laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bide gisa.

100% de cumplimiento


4. Ardatza: Foru administrazio eta ogasun aurreratuak

Ardatz honek zerbitzu publikoen kalitate maila berreskuratzea du xede, Araba berriz ere liderra izan dadin zerbitzuok emateko orduan. Era berean, baliabide ekonomikoak eraginkortasunez, zuhurtziaz eta zorroztasunez eskuratzeko eta kudeatzeko gai den ogasun bat sortu nahi da, zerbitzu publikoak berreskuratzeko, ekonomia berraktibatzeko eta lurralde oreka lortzeko lehentasunak betetze aldera.

98%

Zerga araudi berria garatzea

Helburu honek ez du 2014an indarrean sartu zen zerga sistema nabarmen aldatu nahi, baizik eta araudi zehatz batzuk berrikusi, Euskadiko zerga erreformari, fiskalitateari eta zerga iruzurraren aurkako borrokari buruzko erabakian adostutakoaren arabera.

100% de cumplimiento


Zerga betebeharrak betetzeko erraztasunak jartzea

Pertsona zergadunek Foru Ogasunarekin duten harremana ahalik eta gehien erraztea, eragiten dieten zerga betebeharrak betetzeari dagokienez.

100% de cumplimiento


Zerga iruzurraren aurkako borroka areagotzea

Zerga iruzurraren kontrako ekintzaren egungo intentsitatea areagotzea, araudia betetzen duten horiek defendatu eta iruzurra egiten dutenak isunduko dituen sistema bidezko bat lortzeko.

100% de cumplimiento


Ekarpenen lege berria

Ekarpenen lege berri bat lortzen dela sustatzea, premiaz ezabatuko dituena egun indarrean dagoen legeak sortu dituen desorekak, era egokian islatuko duena lurralde bakoitzaren aberastasunaren pisua eta ez duena korrelaziorik eragingo lurralde bakoitzeko zerga bilketarako gaitasunaren eta ekarpenen artean.

100% de cumplimiento


Urteko aurrekontuak

Ahalegin osagarri bat egitea urteko foru aurrekontuak prestatzeko orduan, foru administrazio publikoaren errealitate ekonomikoaren isla gisa, eta diru sarrerak sortzeko gaitasuna benetan egiaztatzea, zorrak hartu eta gastuak egitea, bai eta plan estrategiko honetako gobernu ekintzaren lehentasunen bermeak ezartzea ere. Honakoak dira, hain zuzen ere, lehentasunak: ekonomia suspertzea, zerbitzu publikoak eta gizarte zerbitzuak berreskuratzea, eta lurralde oreka lortzea.

100% de cumplimiento


Ekonomiaren eta finantzaren kudeaketa

Sektore publiko foralaren likideziaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzea, une oro oreka lor dadin aldizkako finantza planifikazioetan aurreikusitako diru sarreren eta diru ateratzeen artean.

100% de cumplimiento


Foru administrazioa modernizatzea

Bikaintasuneko kudeaketa publikoan eredugarri diren egitura eta funtzionamendua dituen administrazio bat lortzea, herritarrekiko harremanak hobetzeko orduan eragin berezia izanda. Teknologia eta antolaketa mailako aurrerapenak aprobetxatuko dira, administratuarentzako kudeaketa eredu berrian sartzeko.

100% de cumplimiento


Administrarien beharrizan berrietara egokitutako funtzio publikoa

Herritarren egungo eskariei era egokian erantzuteko dauden beharrezko giza baliabideen egitura funtzionala eta antolaketa modernizatzea, langileen beharrizan eta eskariekin lankidetzan.

85% de cumplimiento


5. Ardatza: Lehen sektore profesional, berritzaile eta iraunkorra

Lehen sektorearen sustapenak ahalegina egiten du nekazari eta abeltzainekin nekazaritza eta abeltzaintza sektore ekonomikoki iraunkorra eta gizartearekiko lankidetzan oinarritua garatzeko baldintzak sortzeko. Ardatz horrek gure gizartearen oinarrietako bat den jarduera ekonomiko bat indartzen du: elikagai osasuntsu, nutritibo eta naturalak ekoizteari buruz ari gara, betiere landa inguruari eta bere paisaiei eutsiz eta haren kultura eta tradizioak zainduz. Hori dela eta, gizarteari berariaz gogorarazi behar zaio sektore honek dituen merituak aitortu behar direla.

93%

Arabako ardoa sustatzea

Gure ardoen berezitasunak sustatzeko beharrizana bultzatzea, betiere sektorearen inplikazioarekin, berau baita Arabako Errioxaren eta Arabako txakolina jatorri deituraren kalitatearen sortzailea. Helburua ardoaren ospea, kalitatea, bereizketa eta gaitasun ekonomikoa areagotzea eta eskualde horien izaera eta nortasuna jorratzea da.

100% de cumplimiento


Lehen sektorearen enplegua igotzea

Gizarteratzea sustatzea, txirotasuna murriztea eta landa guneetan ekonomia garatzea, eta, horretarako, enplegua sortu, emakumea jardueran sartu eta sektoreko belaunaldi errelebua sendotzea. Horretan lagunduko du, era berean, ekoizpenaren dibertsifikazioak, berrikuntza eta ezagutzaren sorrerak, kudeaketaren hobekuntzak eta sektore enpresa txikien eta ustiapenen aurrerapen teknologikoak.

100% de cumplimiento


Nekazaritzako azpiegiturak hobetzea

Aurrerapen nabarmen bat lortzea egungo nekazaritza azpiegituren garapenean, ustiapenei zuzenean edo zeharka lotuta, tokiko ekoizpena babesteko oinarrizko bitarteko eta hornidura gisa.

100% de cumplimiento


Nekazaritza eta abeltzaintza sektorea babestea

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenen bideragarritasuna hobetzea, bai eta elikadura kaltearen antolaketa ere, ekosistemak berrezarri, zaindu eta hobetzen direla ziurtatu ahala.

88% de cumplimiento


Baso kudeaketa iraunkorra

Araban basogintzarekin zerikusia duten ekosistemak lehengoratu, babestu eta hobetzea. Baso eta mendi publikoen baliabideak kudeatzeko orduan hobetu nahi da, horien dibertsitatea eta aberastasun naturala errespetatuta.

80% de cumplimiento


Nekazaritza lurra babestea

Lurzoruaren erabileren planifikazio desegokiaren ondorioz nekazaritza lurzoruaren balioa galdu eta hondatzea saihestea.

100% de cumplimiento


Gobernantza

Dauden baliabideak optimizatzea, kudeaketa erraztea eta administratuekiko harremana erraztuko duten prozedurak erraztea.

100% de cumplimiento


6. Ardatza: Kultura, Kirola, Euskara eta Gazteria

Kultura berez da balioa, eta berezkoa dute Arabako herritarrek. Kultura ekimenak, beraz, tokian tokiko kulturaren mundua osatzen duten kolektibo eta pertsonen itxaropen eta eskaerei erantzuna emateko sustatu eta indartu behar dira, besteak beste. Hala, ardatz estrategiko honek herritarrekiko hurbiltasunean oinarritzen den kultura garapena bultzatuko du. Euskara, hizkuntza gisa eta gizarte komunikaziorako tresna gisa, Arabako ondarearen aberastasun handienetako bat da. Euskara ezagutu, erabili eta helaraztea beharrezkoa da, gure lurraldean hitz egiten diren hizkuntzen arteko berdintasuna lortzeko. Kirolak gizarte, kultura eta hezkuntzaren ikuspegitik herritarren bizi kalitatea eta osasuna errazten laguntzen du, bereizkeriarik gabe. Azkenik, gazteengan bereziki erreparatu behar da, zeharka, enplegu, berrikuntza eta ikaskuntzaren gaineko politikek gazteon eskari eta beharrizanak kontuan har ditzaten.

96%

Kultura, Arabako balio estrategiko gisa

Arabar guztiek kultura mailan zerbitzu kalitate berdina izatea lortzea, beren bizilekua gorabehera, eta Araban geroz eta inklusiboagoa den kultura baten barruan. Bestalde, gure lurraldeko pertsona eta kolektiboen beharrizan, eskari eta itxaropenei erantzuna emango dien kultura bat lortzea.

100% de cumplimiento


Kultura propioaren sorrera sustatzea

Sormen propioko inguru bat lortzea, kultura arabarraren egoeran oinarrituta, lurraldeko pertsona eta kolektibo inplikatuek adierazitako iritzi eta esperientziaren oinarrizko premisak abiapuntutzat hartuta.

100% de cumplimiento


Arabako Museoen politika berriz zehaztea

Museoen foru sarearen hedapen zabala lortzea, beren funtsen garrantziagatik eta herritarren artean ezagutarazteko beharrizanagatik, promoziorako museo jarduera eta programazio desberdinak sustatuta.

100% de cumplimiento


Arabako kultura ondarea garatzea

Arabako ondare historiko eta artistikoaren gaineko arreta jarraitua gauzatzea, eta, horretarako, berau era egokian zaintzea, eta, gainera, ondasun horien katalogazio, errekuperazio eta mantentze lanetarako esku hartzeen ondoriozko ezagutza balioztatu eta hedatzea.

93% de cumplimiento


Kirola babestea

Arabarrei kirola berdintasun baldintzetan eta genero, adin, jatorri edo bestelako arrazoien ziozko bereizkeriarik gabe praktikatu ahal izateko beharrezko bitartekoak ematen saiatzea. Gainera, gizarte osasuntsuago bat eratzen laguntzea, elkarrekiko ezagutzan eta herritarren bizikidetzan oinarrituta, kirolaren bidez.

100% de cumplimiento


Euskara sustatzea

Euskararen erabilera maila guztietan sustatzea, euskararen ezagutza bizikidetza linguistikoko testuinguru bateko erabilerarekin lotuta, gizarte kohesiorako eta egintza kultural arabar eta euskalduna eraikitzeko faktore gisa.

89% de cumplimiento


Arreta berezia gazteegan

Zeharka lan egitea enplegu, berrikuntza eta ikaskuntza politikak diseinatu eta ezartzen, gazteen beharrizanak eta gizarte eskariak kontuan hartuta, aisialdi eta denbora libreko programetarako ohiko dedikazioarekin bat eginik.

100% de cumplimiento


7. Ardatza: Aurrera egitea lurralde orekarantz

Lurralde oreka lortzeko, Arabako biztanle guztientzat bizi kalitate eta ongizate maila berberak erdietsi behar dira, non-nahi bizi direla ere. Horretarako, beharrezkoa da tokiko erakundeekiko edo erakundeentzat finantzaketa, lankidetza, kooperazio eta aholkularitzan oinarritutako jarduerak garatzea. Zalantzarik gabe, lan hau ezin da lortu gure lurraldeko administrazio txikiekin harreman sendo eta jarraitua ezartzen ez bada.

100%

Trebiñu Araban sartzea

Trebiñu Araban sartzeko babes ekintzak ezartzeko beharrezko diren baliabide eta bitartekoak jartzea. Programa honekin anakronismo historikoa itxi nahi da, Trebiñuko biztanleria gehienaren borondatearen kontrakoa den administrazio egoera bat sortu baitu.

100% de cumplimiento


Toki erakundeentzako finantzaketa programak hobetzea

Arabako toki erakundeen finantzaketa sistema nagusiaren banaketa sistema ekitatibo eta bidezkoagoa lortzea: TEFF eta TEPEF. Horien osaeraren ondorioz, helburu estrategiko honek bi funtsen banaketa hobetu nahi du, biztanleria arabarraren bizi maila hobetu eta igotzeko.

100% de cumplimiento


Toki erakundeekiko lankidetza ekonomikoa

Toki erakundeei lurralde osoan azpiegitura, zerbitzu eta prestazio maila orekatua eta parekatua ematea, biztanlerian, egoeran, zabaleran eta toki erakunde desberdinen aurrekontu aukeretan egon daitezkeen aldeei erreparatu gabe.

100% de cumplimiento


Toki erakundeetako administrazioa elektronikoa

Lurralde guztian zehar komunikazio sistemak sendotzea eta teknologia berriak eguneratzea, komunikazio sistema bezala eta pertsonen nahiz erakundeen artean ezagutaraztera iristeko

100% de cumplimiento


Landa azpiegiturak hobetzea

Foru erakundeak toki erakunde desberdinetan egin beharreko obrei dagokienez, aurreko politika eta jarduerak berreskuratzea.

100% de cumplimiento


Tokiko erankundeen aholkularitza eta kudeaketa indartzea

Laguntza zerbitzua sustatzea, lege nahiz ekonomia aholkularitzan oinarrituta, beharrezkoa baita, batez ere, tamaina txikiena dutenetan, hala nola administrazio batzetan.

100% de cumplimiento


Larrialdiak eta suaren prebentzioa eta itzaltzea

Larrialdietarako eta suaren prebentzio eta itzaltzerako zerbitzuak emateko eraginkortasunean aurrera egitea, arrisku posibleen aurrean biztanleriaren segurtasuna zaintze aldera. Batez ere prebentzioaren lerroan lan egitea.

100% de cumplimiento


8. Ardatza: Iraunkortasuna eta ingurune naturala

Ingurumenaren jarduera ardatzak hiru premisatan oinarritutako garapen iraunkorrerako politikak hedatzea du xede. Hona hemen premisa horiek: hazkundea, ingurumena ezin baita interpretatu inbertsioa eta hazkundea etengo dituen elementu gisa, baizik eta lehiakortasun faktore gisa; erantzukizuna, Arabak baitauka Euskal Autonomia Erkidego osoaren birika natural izateko erantzukizuna; eta konpromisoa, egungo beharrizanak ase ahal izateko, etorkizuneko belaunaldien baliabideak zalantzan jarri gabe.

96%

Uraren ziklo integralaren kudeaketa eraginkorra

Uraren kudeaketa eredu eraginkorra lortzea, baliabide gisa, dimentsio handiagoko erakundeak direla medio, eta lurraldearen errealitatearekin bat etorriz. Eredu hori ezarriko da, maila guztietan baliabide hidrikoen kudeaketa integratua gauzatzeko, edateko ura modu unibertsal eta parekidean lortzeko, prezio eskuragarrian, eta uraren kalitatea hobetzeko, kutsadura murriztuz.

100% de cumplimiento


Hondakinen kudeaketa integrala

Arabako lurralde historikoko hiri hondakinak kudeatzeko eredu homogeneoa ezartzea, hierarkia, ekonomia zirkular eta kudeaketa eraginkorraren printzipioetan oinarrituta, foru erakundeari esleitutako eskumenen esparruan.

100% de cumplimiento


Natura ondarea babestu, zaindu eta sustatzea

Arabako lurralde historikoko natura espazioen kudeaketa eta gobernantzako eredu propioa lortzea, ematen dituzten zerbitzuen eta ekosistemen gaineko giza eraginak saihesteko edo gutxitzeko eta lurreko habitat nagusien kalteak eteteko gai dena.

80% de cumplimiento


Lurraldeko eta tokiko iraunkortasuna

Iraunkortasun politikak aktibatzea, udalerri arabarren bidez eta horiekin lankidetzan.

100% de cumplimiento


Klima aldaketa leuntzea

Euskal Autonomia Erkidegoko 2050erako klima aldaketaren estrategiarekin bat egitea lortzea, bai eta Nazio Batuen goi bileran 2030erako garapen iraunkorreko helburuen harira ezarri ziren ebazpenekin ere, energia aurrezteko eta prebentziorako jarduerak tarteko.

100% de cumplimiento


Klima aldaketari egokitzea

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nazio Batuetako klima aldaketako estrategiekin bat egin nahi da, funtsean zuzenketa jardueren bidez.

100% de cumplimiento


Lurraldea antolatzea

Kalitatezko laguntza teknikoa ematea Arabako lurralde historikoko udalerriei, garapen iraunkorreko politiken alde egingo duten udal plangintzak egitearekin lotuta.

100% de cumplimiento


9. Ardatza: Bide azpiegiturak eta mugikortasuna

Azpiegituren eta mugikortasunaren gaineko eskumena garatzeko, beharrezkoa da lurraldea osorik planifikatzea, bai eta bidaiari eta salgaien joan-etorrirako beharrezko bide azpiegiturak diseinatu, prestatu eta eraikitzea ere, lurralde oreka eta ekonomiaren suspertzea bezalako lehentasunak lortzen laguntzeko asmoz, hurrenez hurren. Horrez gain, zerbitzu publikoaren konpromiso bat ere ezarri da, garraio publikoa hobetzea xede duena, Arabako biztanleen arteko gizarte kohesioa hobetzeko tresna gisa.

93%

Bide azpiegiturak

Arabako bide azpiegiturak modernizatu, proiektatu eta hobetzea, errepide sare segurua eta kalitatezkoa lortzeko, herritar guztientzako beharrizanei erantzungo diena.

100% de cumplimiento


Mugikortasuna

Arabako Lurralde Historikoko Herri Arteko Garraioaren Plan Zuzentzailea ezartzen amaitzea eta eskualde garraiorako eredu berri bat diseinatzea.

89% de cumplimiento


Herritarren arreta hobetzea eta sailaren webgune berria

Nabarmen hobetzea herritarren partaidetzarekin eta arretarekin lotutako alderdiak. Horien artean, toki erakundeekiko eta lurraldeko beste erakunde batzuekiko harremanak areagotzea, arabarrekiko komunikazioa hedatzea, gure webguneko edukiak hobetuz, eta herritarrenganako laguntza zuzena hobetzea.

75% de cumplimiento


Arabako bideak - ARABAT

ARABATek, AP-1 autobidea (Vitoria-Gasteizetik Eibarrera) Arabako Lurralde Historikotik pasatzean zaindu, mantendu, ustiatu eta segurtasuna bermatzeko lanean, kudeaketa arloaren eraginkortasuna irabaztea.

100% de cumplimiento


10. Ardatza: Gobernamendua, berdintasuna eta giza eskubideak

Foru Aldundia eredugarri izan behar da, bai bikaintasuneko kudeaketa publikoan, bai bere jardueren gaineko gardentasun osoan. Era berean, une oro erantzun behar die Arabako herritarrek proposatzen dituzten hobekuntzei eta azalpenei. Horren harira, Arabako gizartearen garapena aukera berdintasunean oinarrituta soilik eraiki daiteke, eta, oso bereziki, gizon eta emakumeen berdintasunean oinarrituta, bizitzako eremu guztiak kontuan hartuta. Berdintasuna giza eskubideak eta pertsonen duintasuna defendatuz eraikitzen da, beren jatorria eta izaera edozein izanda ere, bizimodu normala, betea eta duina gara dezaten.

91%

Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta gobernu ona bultzatzea

Jarduketa publikoaren gardentasunaren, herritarrek erabakietan eta jarduera politikoan parte hartzearen eta portaera etikoen maila oso handiak lortzea Arabako Foru Aldundiko arduradun gorenen nahiz kudeaketa taldeen jarduketetan.

100% de cumplimiento


Bakea, elkarbizitza eta giza eskubikeak sustatzea

Nabarmen areagotzea Foru Aldundiaren parte hartzea bakearen, bizikidetzaren, giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko erakundeetan, foroetan eta jardueretan.

100% de cumplimiento


Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea

Emakume eta gizonen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea maila guztietan eta biztanleriaren geruza guztietan. Berdintasunaren zeharkako dimentsioa sustatzea, hau da, genero ikuspegia ezartzea foru politika publikoetako esparru, maila eta fase guztietan, ekintza positiboaren printzipioen babesean.

67% de cumplimiento


Garapenerako lankidetza politikak berreskuratzea

Garapenerako lankidetza xede duten zuzkidura ekonomikoak berreskuratzen joatea, modu arrazoituan. Egoki planifikatzea nazioarteko lankidetzarako jarduketak, arlo horretan lan egiten duten erakunde, GKE eta elkarteekiko elkarlanean, koordinazioan eta elkarren laguntzan oinarrituak.

89% de cumplimiento


Kulturartekotasuna

Arabako gizarteak aurrera egin dezan lortzea, kulturen arteko bizikidetza helburu, gizarte kohesioa eta integrazioa gero eta handiagoak izan daitezen eta lurralde honetan bizi diren pertsona guztiek parte har dezaten bizitzako arlo guztietan, haien jatorria eta nazionalitatea gorabehera.

100% de cumplimiento