Zorra

Aurrekontuak dituen beharrak finantzatzeko, Foru Aldundiak badezake herri alorreko edo herriaz besteko alorreko kredituetara, bai erdi eta bai epe luzekoetara, jotzea.

Foru Aldundiaren zorpidetzea hiru era hauetakoren batean egin daiteke:

  1. Mailegu edo kreditu eragiketen bidez. Gauzatu finantza merkatuetan erabiltzen diren agiri edo baliabideren batean gauza daitezke.

  2. Zor-agiriok ateraz, Aldundiaren herri-zorra sortuta.

  3. Zorpideratzeko beste edozein finantza merkatuetan erabiltzen diren modalitate batzuen bitartez.

Urte osoko kopurua, atal honetan jarritako eragiketetarako korritu eta amortizazio guztiak bilduta, edozein era gauzatzen dela ere, ez dago Foru Aldundiko urte bakoitzerako aurrekontuetan jarritako ohizko sarreren ehuneko 12,5 baino handiagoa izaterik.

Foru Gobernu Kontseiluak, Herri Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Diputatuak proposatuta, badezake Diruzaintzan momentuan dauden zailtasunak gainditzeko finantz eragiketak gauzatzea onartzea, finantz eragiketok nolanahi ere jasotzen diren. Atzera itzultzeko epea ez dago 12 hilabete baino luzeagoa izaterik

Eragiketa horiek aurrekontuz kanpokoak izango dira; alegia eragiketa horietan sartutako finantz gastu eta sarrerak ez beste guztiak.

Zorraren zenbatekoak aurrekontuetan onesten dira, eta ekitaldi bakoitzeko Kontu Orokorreko Foru Zorraren Egoera eta Mugimenduak atalean ebaluatzen dira.

Ekitaldian, zordundutako zenbatekoaren zati bat amortizatzen du, beste zati bat birfinantzatzen du eta finantzaketa eskuratzen jarraitzen du, beharrizanen arabera.

Zorraren bilakaera 2023

 

Zorpetzea biztanleko 2023
Zorra eta epe luzerako maileguak guztira - Sektore Publiko Bateratua 523.045.782,95 €
Biztanle kopurua urtarrilaren 1ean (EIN) 338.855
ZORPETZEA BIZTANLEKO 1.543,57 €
Zorpetze erlatiboa 2023
A- Zorra eta epe luzerako maileguak guztira- Sektore Publiko 523.045.782,95 €
B - DIRU SARRERA ARRUNTA ("R" FASEA) 3.004.537.314,29 €
ZORPETZE ERLATIBOA - (A / B) 0,17