PlanÁ
Zer da PlanÁ?
COVID-19 pandemiak eragindako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialaren ondorioz Araba suspertzeko egin den plan ekonomikoa da.
Talka plan honek epe laburreko premiazko neurri ekonomikoak ditu, eta bere estrategia oinarritzen du aliantzetan eta sektore guztien parte-hartzean; bai eta zirkuitu laburrean, hau da, tokiko kontsumoan ere, gako nagusi gisa krisialditik ateratzeko.
PlanÁ-k neurri ekonomikoak, fiskalak, finantzarioak eta kontsumoa sustatzekoak jasotzen ditu, hauexek sustatzeko:
-
ETEak eta autonomoak
-
Enplegua sustatzea
-
Fiskalitatearen bidez errekuperazioa suspertzea
-
Etxebizitzak zaharberritzea eta haien jasangarritasuna bultzatzea
-
Mezenasgoa eta solidaritatea bultzatzea
-
Tokiko kontsumoa
-
Lurraldea ezagutzea eta barne turismoa berrindartzea
-
Arabako produktuak bultzatzea
-
Jasangarritasuna
-
Sormena, kirola eta kulturak
Proposatzen diren neurriak:
- 10 atal nagusietan egituratzen dira
- Zehatz-mehatz 50 talka neurri dira, finantzarioak, fiskalak, aurrekontuetakoak eta arloan arlokoak, egoeraren arabera hartutakoak