Mugarri Plana-AMAITUTA
Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen Sailaren bidez, plangintza estrategikoko prozesu bat jarri du abian Araban energia berriztagarriak sustatzeko eta garatzeko. Prozesuaren oinarrizko irizpide izan da bateragarri izatea ingurumen iraunkortasuna eta naturaren, biodibertsitatearen eta lurraldeko paisaiaren babesarekin. Estrategiaren denbora-jomuga 2020. urtea da, eta Arabako lurralde historikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren energia-plangintzari egiten dion ekarpena izango da, batetik, eta Europar Batasunaren helburuekiko konpromisoa, bestetik. Horren haritik, orain aurkezten dugun estrategia eta ekintza-planaren bidez Arabak CO 2 isurpenak %20 murriztu ahal izango ditu 2020. urterako; alegia, Europar Batasuneko hogeita zazpi kideen estatuburuek eta gobernuburuek hartutako konpromisoa bete ahal izango du.
Plana Ingurumen eta Hirigintza Sailak egin zuen.
Plana ez dago indarrean.