Adikzioen Prebentzio Komunitariorako IV. Foru Plana (2021-2026)
Adikzioen prebentzio komunitarioko IV. Foru plana egiten da kontuan izanda zein diren Arabako Lurralde Historikoko gizarte eta demografia ezaugarriak, kontsumoen oraingo errealitatea eta arrisku eta babes faktoreak. Gainera, garrantzi berezia ematen zaie hainbat eremutan egiten diren esku hartzeei; hain zuzen ere, familian, eskolan eta gazteentzako jolas eta aisialdi guneetan egiten direnei.
Adikzioak hainbat eragile eta arrazoi ditu oinarrian; hortaz, ez zaio lerratzen talde edo gizarte, ekonomia eta kultura maila jakin bati, drogen kontsumoak edo substantzia gabeko adikzioak gizarte guztiari eragiten baitio. Arrisku horiei aurre egiteko, foru planaren asmo da erkidegoa gaitzea eta indartzea, eragile sozialek komunitatea mugiaraziz bere baliabide propioak bila ditzan, aldaketa sozialen protagonistak izan daitezen.
Eredu hori GOFEren prebentzio komunitarioko foru zerbitzuen bidez ezartzen da Arabako landa eremuan, eta zerbitzu haiek erreferentziazko elementuak dira Arabako Lurralde Historikoan Adikzioen prebentziorako jarduerak garatzeko, Gasteiz, Laudion eta Amurrion izan ezik.
Planaren kudeaketa Gizarte Politiken Sailari dagokio.