Arabako lurralde historikoko garapen jasangarrirako plan estrategikoa (2018-2030)
Garapen jasangarrirako lehen planaren ostean, Arabako Foru Aldundiak bigarren plan bat sortu du, honako helburu nagusiak dituena:
- Ildo estrategikoak lurralde historikoko ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen errealitate berrira egokitzea, azken urteotako egoera ekonomiko bereziak eragina izan baitu neurri handiagoan edo txikiagoan.
- Hainbat maila geografikotan eta hainbat jasangarritasun bektore kontuan hartuta onartutako plangintza elementu berrien lehentasunak sartzea, Arabako jasangarritasun politika bat etor dadin goragoko mailetako plangintzen aginduekin.
Plana Ingurumen eta Hirigintzaren Sailak egin zuen, eta, 2023-2027 Legegintzaldian, Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Sailak kudeatu du plana 2024ko ekainaren arte; 2024ko uztailetik Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak (iraungi) kudeatuko du plana.