null Plan de Cultura 2023-2028

Arabako Kultura Plana (2023-2028)

Kultura eta Kirol Sailak Kultura eta Kirol Sailak 2023-2028 Arabako Kultura Plana prestatu du. epe ertain eta luzera Arabako Foru Aldundiak lurraldean dituen kultura politikak orientatzen eta gidatzen dituzten bederatzi ildo estrategiko nagusiak ikusaraziko dituen dokumentua izan nahi du Planak. 

2023-2028 Arabako Kultura Planak eskubide kulturalak sendotzea sustatzen duten kultura politikak garatzen ditu, eta garapen jasangarrirako 2030 Agenda du erreferentzia.

2023-2028 Arabako Kultura Plana egiteko, kontsulta estatistiko eta dokumentu kontsultaren zorroztasuna bateratzen duen metodologia erabili da. Metodologia horrek ikuspegi objektiboagoa ematen du Arabako kulturan inplikatutako eragile guztien ekarpenen aberastasunaren bidez, sektoreko pertsona, kolektibo eta erakundeen ñabardurak, kezkak eta itxaropenak islatzen baititu.

Plan horrekin batera, 2023-2024 ibilbide orria aurkeztu da, epe laburrean planaren urteko inplementazioa zehazteko, eta dokumentu arin eta malgua da, unean uneko testuinguru kulturalera egokitutakoa.