Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027)
Arabako Foru Aldundiak 2022ra arte erakundean bertan euskararen erabilera normalizatzeko lau plan onetsi eta garatu ditu. Laugarrena abenduaren 18ko 63/2018 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zuen.
Bosgarrena eta une honetan indarrean dagoena, berriz, VII. plangintzaldirako (2023-2027) onetsitakoa da, zeinak helburu baitu, lege betekizunak betetzeaz batera, euskararen erabilera areagotzen jarraitzea, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai foru erakundearen barruko zereginak egitean, betiere herritarren hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatuz.
Plan hau Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailaren ardura da, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari dagokio kudeatzea.