Arabako Uraren Hornidura eta Saneamendurako Plan Zuzentzailea (2016-2026)
Azken helburua da Arabako herritarrek ur hornidura egokia izatea bai kantitateari, bai kalitateari dagokionez, eta ingurumena honela babestea: emari naturalak errespetatuz, bermatuz urak tratatu egin direla berriz ere emarietara isuri aurretik eta isurketen eragin kaltegarriak minimizatuz.
Baliabideen eta azpiegituren eraginkortasun eta optimizazio handiena lortu nahi da. Horretarako, lurraldeen arteko oreka bilatzen da zerbitzuen kostuan, eta kontuan hartzen da egungo ur-hornidurako eta saneamenduko sistemen kudeaketari buruz egindako hausnarketa sakona eta etorkizunean egingo dena.
Plana Ingurumenaren eta Hirigintzaren Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak kudeatuko du plana.