null Plan de Prevención y Gestión de Residuos Urbanos de Araba-Álava eus

Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana (2017-2030)

20/2018 Foru Arauak Arabako Hiri Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Plana, 2017-2030, onartzen du. Plan hori Arabako Foru Aldundiak gauzatzen du, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko Abenduaren 9ko 10/2021 Legeak lurralde historikoetako foru-organoei hiri-hondakinen arloan esleitzen dizkien eskumenak baliatuz.

Planak hondakinak planifikatzeko tresnei buruz indarrean dagoen legerian aurreikusitako edukiak garatzen ditu, bi alderditan: prebentzioa eta kudeaketa. Bestalde, plana idazteko unean Europa mailan definitutako helburuak jasotzen ditu Planak, gaur egun ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legean Estatuko legedian sartuta daudenak.

Plana Ingurumen eta Hirigintza Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian, Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Sailak kudeatuko du plana.

    Planak laurogei ekintza biltzen ditu, hiru programatan antolatuta:

    1º. Gobernantza eta neurri estrategikoak,

    2º. Azpiegiturarena, eta

    3º. Lehentasunezko korronteen prebentzioa eta kudeaketa hobetzeko beste laguntza-neurri batzuk.

    Ekintza horien artean 27. zenbakia dago: Planaren helburuen lorpenean eta ekintzen ezarpenean izandako aurrerapen-mailaren urteko jarraipena eta lau urtez behingo ebaluazioa. Jarraipena eta ebaluazioa modu parte-hartzailean egingo dira (herritarrek eta alderdi interesdunek parte hartzeko bitartekoak gaituz). Horrela, HHP2030en idazketan egindako diagnostikoko partaidetza-tailerretan identifikatutako parte hartzeko mekanismoak txertatzeko gizarte-eskaerari erantzuten zaio.

    HHP2030en jarraipena

    Planaren aurrerapenari buruzko ezagutza ematen duen tresna da. Urtero egiten da, hiru mailatan: helburu estrategikoen betetze-maila, ekintza bakoitzaren garapen-maila eta planaren ingurumen-ondorioen ebaluazioa.

    HHP2030en ebaluazioa

    HHP2030en ebaluazioak urteko jarraipenaren lan plan bera errepikatzen du, eta, gainera, hartutako neurrien eraginkortasunari buruzko azterketa bat jasotzen du.


    Ebaluazioa lau urtean behin egingo da, 2023an eta 2027an.

    Herritarren parte-hartzea gure arau, prozedura eta legeetan jasotako balioa, eskubidea eta betebeharra da. Baina tresna indartsua ere bada, gure hiri eta herrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen ezagutza eta esperientzia aprobetxatu eta balioesteko. Herritarren parte-hartzea ariketa bat da kontrastatzeko, eztabaidatzeko, kritikatzeko, proposamenak eraikitzeko, instantzia guztiek konpromisoak hartzeko, eta, interes partikularretatik haratago, guztion ongia bultzatuko duten akordioak bilatzeko.

    Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat garatu da, hainbat tresna biltzen dituena gogoetarako, ekintzarako eta eraikuntzarako espazio partekatu bat sortzeko, hala nola, ekobarometroa. Horren helburua da hondakinak kudeatzeko zerbitzu publiko jasangarri, egoki eta eraginkorra lortzea.

    Eskema honek erakusten du Hondakinen Behatokiak 2022-2024 urteetan esparru horretan izango duen lan egutegia.

     2023ko prebentzio-planaren egutegia

     2022ko prebentzio-planaren egutegia