null Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Plana (ALHLP)

Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Plana (ALHLP)

Arabako Lurralde Historikoko Larrialdietarako Planak (ALHLP) gertaera larrietan, hondamendietan edo zoritxar publikoetan, pertsonak eta ondasunak babesteko antolamendua eta beharrezko bitartekoak zehazten ditu; eta, horrez gain, esku hartzen duten beste entitateekin –publiko zein pribatu– nola koordinatuko den ere zehazten du.

Foru Gobernuaren 52/2022 Foru Dekretuak, abenduaren 28koa, 2010ean onartu zen Plana ordezkatuko duen ALHLP berria onartzen du.

Plana indarrean sartu zen 2023ko otsailaren 2an. ALHLP eguneratzeko eta haren indarraldia eta operatibitatea berrikusteko lanak aldizkakoak zein ohiz kanpokoak izan daitezke. ALHLP urtero berrikusi beharko da, esku hartzen duten bitartekoei eta pertsonei dagozkien aldaketak sartzeko, eta mantentze programa garatu ahala ikusitako berrikuntza eta hobekuntza beharrak jasotzeko.

Plana Lurralde Orekaren Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailak kudeatuko du plana.