null Mahats mordoaren sitsari (Lobesia botrana) aurka egiteko plana Arabako Errioxan

Mahats Mordoaren Sitsari (Lobesia botrana) Aurka Egiteko Estrategia Arabako Errioxan

Aspaldi erakutsi zen sexu nahasketako tekniken bidez mahats mordoaren sitsari aurka egiteko metodoa eraginkorra dela, bai eta kausa-ondorio harremana dagoela ere mahastietan mahats mordoaren sitsa garatzearen eta mahatsaren heltze aldian botrytisa agertzearen artean. Horrek eragin negatibo zuzena dauka fruituaren kalitatean eta, beraz, ardoen kalitatean.

Sitsa kontrolatzeko sistema hori aspaldi ezarri zen mahastizaintza eta ardogintzako beste zona batzuetan, bai eta Errioxa Jatortri Deituraren barruko eremun jakin batzuetan ere, eta emaitza bikainak eman ditu. Hori dela eta, Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak Arabako Errioxan bere garapenean parte hartzen duen talde bat ezartzea sustatzen du, eta diruz laguntzen du metodo hori ezartzea, urteroko dirulaguntzen deialdiaren bidez.

Estrategia hori Nekazaritza Sailak egin zuen, eta 2023-2027 Legegintzaldian, Nekazaritza Sailak kudeatuko du estrategia.