Arabako adineko pertsonentzako egoitzei ezarritako zehapenenak
| Saila | Gizarte Politikak |
|---|---|
| Informazio eskaera | 2014 eta 2019 bitartean, biak barne, Arabako Lurralde Historikoko adineko pertsonentzako egoitzei ezarritako zehapenak, isunak edo zigorrak. |
| Erantzuna | Hasieran, ezesteko ebazpena eman zen: Ukatu egiten da eskaera, abenduaren 19ko 19/2013 Legeak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, bere 14.1.e artikuluan (zigor, administrazio edo diziplina arloko arau hausteen prebentzioa, ikerketa eta zehapena) aurreikusitako irispide eskubidearen mugak aplikatzeagatik. Zehapen prozedura batean parte hartu ez duten hirugarrenek ebazpen zehatzaile baten edukia argitaratzeak edo, hala badagokio, ezagutzeak, egoitzen titularrei ezkutuko zehapena edo zehapen hori areagotzea ekarriko lieke. Ondoren, Gardentasunaren Foru Kontseiluari erreklamazioa aurkeztu ondoren, ebatzi zen eskaera ebazteko prozeduraren atzeraeragina agintzea seigarren oinarri juridikoan aipatutako alegazio aldia ematen den unera arte, eta horren ondoren jarraitu behar da prozedura, dagokion ebazpena eman arte. Azkenik, informazio publikoa partzialki eskuratzeko eskubidea aitortu zen.
|
| Ebazpena |