Erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzuari buruzko informazioa

Saila

Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna

Informazio eskaera

 

DRI baimen espezifikoei buruzko datu hauek 2014tik 2017ra:

1. Zenbat ikuskatze egin dizkien AFAk Araban erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua ematen duten operadoreei. 

2. Zenbat kasutan egiaztatu duen AFAk operadore ekonomikoek aginduzkoa den DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dutela erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua.

3. Zenbat salaketa izapidetu diren erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua aginduzko DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dela egiaztatzearen ondorioz.

4. Zenbat zigor prozedura hasi dituen AFAk erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzua aginduzko DRI baimen espezifikoa eduki gabe ematen dela egiaztatzearen ondorioz.

Erantzuna

Zati batean baietsia:

  • Eman ezin diren zenbait daturen informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, zeren eta horiek lortzeko beharrezkoa baita aurretiaz berriro lantzea, gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Legeak (19/2013 Legea, abenduaren 9koa) 18.1 artikuluan xedatzen duen bezala.

Berriro lantzea iritzi behar zaio: erantzuna emateko espresuki landu behar bada hainbat informazio iturriz baliatuz, edota erakundeak ez baditu eskatutako informazio zehatza ateratzeko eta esportatzeko behar diren baliabide teknikoak, eta horren ondorioz ezinezkoa bada eskatutako informazioa ematea.

Ebazpena

2017/1130