1990-2021 aldiko BEZaren aitorpenei buruzko datuak

Saila

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Informazio eskaera

BEZaren aitorpenari buruzko datuak eskuratzea, .csv formatuan edo antzeko formatuan. Zehazki: BEZaren aitorpenari buruzko datuak (303 eredua), eta erregistro liburuak.

Erantzuna

Ezetsia:

Eskatutako informazio publikoa eskuratzeko eskaera ukatzea; izan ere, eskatutako informazioak izaera erreserbatua du, Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 92. artikuluan ezartzen den bezala, eta ez dago jasota Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 92.1 artikuluan araututako zerga garrantzia duten datu lagapenetan.

Ebazpena

INFOPU 14/2023