Euskadiko alderdi politikoetako afiliazioari buruzko informazioa

Saila

Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Informazio eskaera

Euskadiko alderdi politikoen afiliazioari buruzko informazioa, Gananzian argitaratzeko artikulu baterako: Foru Ogasunaren 182. ereduko informazio aitorpeneko datu batzuk eskuratzea, zehazki, honako hauek: 

  • 182 eredua aurkeztu duen alderdi politiko bakoitzak emaile/ekarpengile gisa aitortutako pertsona fisikoen guztizko kopurua.
  • 182. eredua aurkeztu duen alderdi bakoitzak jasotako dohaintzen/ekarpenen guztizko zenbatekoa.
Erantzuna

Ez onartua:

Informazio publikoa eskuratzeko eskaera ukatzea, 19/2013 Legearen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitako arrazoia dela eta (informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak): “Araudi espezifiko baten pean izango dira, lege honetan ezarritako araudia osagarri dutela, informazioa eskuratzeko araubide juridiko espezifikoa duten gaiak”. 

Ebazpena

INFOPU 14/2019