null Berdintasun plana

Arabako emakumeen eta gizonen berdintasunerako Foru Plana (2022-2026)

Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana (2022-2026) onetsi zuen 2022ko abenduan. Planean 101 neurri proposatzen dira, egungo premia soziosanitarioei erantzuteko, bai eta aurreko planaren ebaluaziotik ondorioztatzen diren beste neurri batzuk ere.

IV. planarekiko berritasunen artean, berdintasun politika publikoak gidatuko dituzten printzipio berriak sartu dira, hala nola intersekzionalitatea; eta, horrek, emakumeen ikuspuntu konplexuago bat eskaintzen du. Haien aniztasuna agerian jarrita, baina batik bat sozialki eraiki diren diskriminazio-kategoriak (besteak beste, klase soziala, jatorrizko kultura-testuingurua, adina, dibertsitate funtzionala, genero-identitatea, landa- eta hiri-eremuak, emakume presoak) aldibereko esparru anizkoitzetan interakzioan nola aritzen diren nabarmentzen du.

Plana Diputatu Nagusiaren Sailak egin zuen. 2023-2027 Legegintzaldian plana kudeatuko du Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailak.