Lege oharra

Arabako Foru Aldundia da "irekia.araba.eus" webgunearen eta bertako edukiaren jabetza intelektualeko eskubideen titularra. “irekia.araba.eus” webgunearen bidez, Arabako Foru Aldundiak informazio garrantzitsua argitaratzen du aldian behin eta eguneraketak egiten ditu bertan, herritarrei bermatzeko gardentasunez jardun eta funtzionatzen duela.

Arabako Foru Aldundiak beretzat gordetzen du bere webgunean agertzen den informazioan edo konfigurazioan zein aurkezpenean aldaketak eta gaurkotzeak egiteko ahalmena, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe. Arabako Foru Aldundiak ez du bermatzen ez denik errorerik izango webgunerako sarbidean edo bertako edukian, ez eta edukia behar bezala gaurkotuta egongo denik ere. Nolanahi ere, ahalegina egingo du halakorik gerta ez dadin eta, gertatuz gero, ahal bezain laster konpondu edo eguneratu dadin.

Webgunera sartzen denak edo bertako informazioa erabiltzen duenak berak dauka, eta ez beste inork, sartzearen zein erabilera horren gaineko erantzukizuna. Arabako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik hartzen sarrera edo informazio erabilera horretatik erator litekeen inolako ondorio, kalte edo galerez, salbu eta bere eskumenak hertsiki egikaritzean men egin behar dien lege xedapenak aplikatzearen ondorio diren ekintza guztiak.

Arabako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik hartzen webgunean aipatutako hirugarrenen esteketarako konexioaren edo haietako edukiaren gainean.

Datuen babesari buruzko araudiaren ondorioetarako, Arabako Foru Aldundiak ziurtatzen du konfidentzialtasunik zorrotzenez jardungo duela erabiltzaileek emandako datuen bilketan eta tratamenduan. Jasotako datu pertsonalak era automatizatuan tratatu eta Arabako Foru Aldundiak automatizatutako fitxategietan sartuko dira. Emandako datuak izena emateko inprimakian azaldutako helburuetarako baino ez dira erabiliko.