Parte hartzearen inguruan maiz egiten diren galderak
Zer da herritarren parte hartze eta lankidetzarako erregistroa?
Erregistro horren bidez jakin ahal da zeintzuk diren Arabako lurralde historikoan era bateko eta besteko interesak ordezkatzen dituzten pertsona fisiko, entitate, elkarte, gizarte erakunde, talde, plataforma, foro eta herritar sarea , parte hartze prozesuen gaineko informazioa jaso nahi dutenak.
Zein prozesuetan hartu dezaket parte?
- Xedapen orokorrak egiten eta proposatzen (araudia).
- Zerbitzu publikoei buruzko iritzia emanez, inkesten bidez.
- Arloetako planak egiterako orduan ekarpenak eginez.
Esparru guztietan parte har dezaket?
Guztietan, kanpoan geratzen direnetan izan ezik:
- Presako arrazoiengatik izapidetzen edo onartzen diren xedapen,plan edo programak.
- Antolamendukoak, prozedurazkoak edo antzekoak.
- Larrialdi-kasuetan edo giza bizitzaren salbamenduan segurtasun publikoa eta babes zibila helburu bakarra duten plan eta programa orokorrak.
Araudi garapenean parte-hartzeko zer egin behar dut?
Herritarrek xedapen orokorrak egiterako orduan parte har dezakete, hau da, Foru Aldundiaren barruan sustatzen diren arau-ekimenak egiteko: foru-arauen aurreproiektuak, foru-dekretu arauemaileen proiektuak eta foru-dekretuen proiektuak
Zer dira xedapen orokorrak?
Araugintzarako proposamenak, Foru Aldundiaren barruan sustatzen direnak: foru arau aurreproiektuak, araugintzako foru dekretu proiektuak eta foru dekretu/foru arau proiektuak.
Interesdunek eta era bateko eta besteko interesak ordezkatzen dituzten taldeek xedapen orokorrak egiten parte har dezakete ekarpenak eginez.
Herritarrek ekarpenak bidali ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurreko kontsulta edo entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen epea irekita egotea.
Zertarako egiten dira inkestak?
Inkesten bidez, aldian behin eta erregulartasunez iritzia eman ahal izango duzu zerbitzu publikoen gogobetetze mailari buruz, eta, gainera, parte hartu ahal izango duzu:
- Politika publikoen diseinuan, ekarpenak eginez.
- Emaitzen ebaluazioan eta zerbitzuen kalitatean. .
Zer dira arloetako planak?
Politika publikoak ezartzeko epe labur, ertain edo luzerako plangintza proiektuak dira.
Plan sektorialak eremu hauetan aplikatzen dira, besteak beste:
- Ingurumena
- Hirigintza plana
- Bide azpiegiturak
- Berrikuntza
- Kultura
- Errepideak
- Berdintasuna
- eta abar.
Zer da erregelamendu ekimen bat?
Herritarrengandik sortutako ekimena da, eta bere beharrei erantzun ahal izateko xedapen orokorrak egitea proposatzen du.
Nork susta dezake erregelamendu-ekimen bat?
- Arabako lurralde historikoaren hautesle erroldan izena emandako herritarrek
- Arabako lurralde historikoan era bateko eta besteko interesak ordezkatzen dituzten taldeek
Zein gaitan ezin da erregelamendu-ekimenik sustatu?
- Lurralde historikoko foru organoen antolamendu, araubide juridiko eta funtzionamenduari buruzkoetan.
- Zerga izaerazkoetan.
- Lurralde historikoaren aurrekontuetan, haren kontu orokorretan, eta, behin betikoak badira, finantza eta kreditu eragiketetan.
- Araugintzako ekimen eta prozedurazkoetan.
- Hauteskunde araubideari dagozkionetan