2019- 2023 legegintzaldirako “ArabarEkin” plan estrategikoaren betetze maila
%97
Arabako Foru Aldundiaren 2019-2023 aldirako Plan Estrategikoak – ArabarEKIN, bada, gobernuaren ekintza osatzen duten jarduketa estrategikoak banakatzen ditu, modu antolatuan banakatu ere, legegintzaldiak hartzen duen denbora tartean gauzatu daitezen. Planak lau ardatz estrategikotan egituratu da, eta ardatz estrategiko horiek 13 xede estrategikotan banakatu dira. Azken horiek, aldi berean, 395 jarduera zehatzetan gauzatu diren 76 ildo estrategikotan banatu dira. Aurkezten diren betearazpen-datuak 2021eko azaroko betearazpen-txostenekoak dira.
Informazio gehigarria
1. ARDATZA: ARABAKO EKONOMIAREN HAZKUNDEA ETA ENPLEGUA
1. ardatzaren xedea da Arabako egitura ekonomikoak indartsua eta munduari irekia izaten jarraitzea, eta berrikuntzaren eta langileen kualifikazioaren bidez produktibitatea hobetzearen aldeko apustua egitea.
%98
1.1. Hazkunde sendoa, kalitatezko enpleguarekin
1.1.1. Kalitatezko enpleguaren sorkuntza indartzea.
1.1.2. Prestakuntza aurreratuaren sustapena.
1.1.3. Industria bultzatzea eta sustatzea.
1.1.4. Hemengo ekoizpen sektoreen berrikuntzaren eta tekonologiaren arteko apustua.
1.1.5. Ekosistema industriala.
1.1.6. Ekintzaileari laguntzea. Araba, lurralde ekintzailea.
1.1.7. Arabako nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntza eta garapena.
1.1.8. Tokiko merkataritza, turismoa eta ostalaritza sustatzea.
%99
1.2. Hazkunderako azpiegitura jasangarriak
1.2.1. Errepideen Foru Sarea hobetzea.
1.2.2. Lurraldea lehentasunezko nodo logistiko gisa indartzea.
1.2.3. Kultura eta kirol azpiegitura handiak.
%96
1.3. Hazkunde arduratsua eta gardena
1.3.1. Erantzukizuna eta defizit publikoaren helburua betetzea.
1.3.2. Fiskalitate bidezkoa eta dinamizatzailea.
1.3.3. Zerga iruzurraren aurkako borroka.
1.3.4. Elkarlaneko ekonomia eta administrazio arintasuna. Toki erakundeekiko lankidetza.
1.3.5. Elkarlaneko ekonomia eta administrazio arintasuna. Administrazio prozedurak hobetzea.
1.3.6. Inbertsio arkitektonikoak.
1.3.7. Giza baliabide propioak garatzea.
1.3.8. Gobernu Irekia.
1.3.9. Kanpora begirako proiekzioa eta talentua.
1.3.10. Gobernantza
%97
2. ARDATZA: GIZA GARAPENA ETA GIZARTE KOHESIOA
2. ardatzaren xedea da arabar guztien giza garapena bermatzea, bereizketarik gabe, Araban gizarte kohesio handiagoa izateko azken helburua lortu ahal izateari begira. Gizarte kohesioa lortzeko beharrezkoa da kalitatezko gizarte politikak ezartzea, kolektibo ahul edo behartsuenen oraingo beharrizanetara moldatuak.
%98
2.1. Araba, erreferentea pertsona zaurgarrienen arretan
2.1.1. Mendeko pertsona adinduentzako arreta.
2.1.2. Desgaitasun fisikoa edo psikikoa dutenentzako arreta.
2.1.3. Zaintzaileak.
2.1.4. Adingabeentzako arreta.
2.1.5. Genero indarkeria deuseztatzea.
2.1.6. Kolektibo behartsuentzako arreta.
2.1.7 . Gizarte politikei laguntzeko zerbitzu orokorrak
%100
2.2. Araba, erreferentea berdintasunean eta giza eskubideetan
2.2.1. Genero berdintasunean aurrera egitea.
2.2.2. Garapenerako lankidetza.
2.2.3. Kulturen arteko bizikidetza.
2.2.4. Agenda 2030, giza eskubideak eta memoria historikoa berreskuratzea.
%100
2.3. Arabako kulturaren garapena eta defentsa
2.3.1. Kultur lankidetza beste erakunde batzuekin.
2.3.2. Kultur diziplinen garapena lurralde osoan.
2.3.3. Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea.
2.3.4. Kultur ondarea berreskuratzea eta balioa ematea.
2.3.5. Gazteei laguntzea.
2.3.6. Euskara lurralde osoan sustatzea
%95
3. ARDATZA: ARABAREN LURRALDE GARAPENA XEDE ESTRATEGIKOEN AZALPENA
Herritarrak landa ingurunera erakartzea eta bertan finkatzea lortzeari begirako plangintza estrategikoa sustatu behar da, zergen eta etxebizitzaren arloko politika bereiziekin batera, etxebizitzarako eskubide subjektiboa hiri inguruneetako baldintza beretan berma dadin.
%94
3.1. Araba, bizitzaz beteriko lurraldea
3.1.1. Lurralde orekaren eta kohesioaren aldeko benetako konpromisoa. Lurraldea kudeatzeko eredu berri bat garatzea.
3.1.2. Lurralde orekaren eta kohesioaren aldeko benetako konpromisoa. Landa biztanleria handitzea.
3.1.3. Landa etxebizitzak sustatzea.
3.1.4. Landa eremuetarako zerga tratamendu berria.
%92
3.2. Zerbitzuak eta bizi kalitatea dituen lurraldea
3.2.1. Landa azpiegiturak eta ekipamenduak babestea. Lurralde oreka.
3.2.2. Landa azpiegiturak eta ekipamenduak babestea. Baliabide hidraulikoak.
3.2.3. Landa azpiegiturak eta ekipamenduak babestea. Garapen teknologikoa.
3.2.4. Landa eremuko konektagarritasun osoa.
3.2.5. Landa eremuko bide azpiegiturak.
3.2.6. Landabideak zaintzea eta berriztatzea.
3.2.7. Lurzoruaren okupazioa eta arrazoizko erabilera.
3.2.8. Landa eremuko azpiegitura turistikoak.
3.2.9. Suteak prebenitu eta itzaltzeko plana.
3.2.10. Landako industria ondarea berreskuratzea
%89
3.3. Aukera ekonomikoak eta herri erakargarriak dituen lurraldea
3.3.1. Landa garapen jasangarria.
3.3.2. Eskualdeko ekonomia berraktibatzea.
3.3.3. Negozio eredu berriak landa ingurunean.
3.3.4. Turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren arteko aliantzak.
3.3.5. Landa inguruneko asistentzia zentroekiko konexioa.
3.3.6. Belaunaldiarteko ordezpena, gazteek proiektu berriak garatu ditzaten.
3.3.7. Belaunaldiarteko ordezpena, nekazaritzako elikagaien sektorean.
3.3.8. "Berpiztu" Plana
%100
4. ARDATZA: KLIMAREN ALDEKO EKINTZA
Araba oso konprometituta dago hala 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin, nola berotegi efektuko gasen igorpena % 20 murrizteko erronkarekin. Konpromiso horiei begira, ordea, aldaketa handiak egin behar dira energia politikan, garraio sisteman, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ereduan, gure lurraldearen hiri antolamendurako dinamiketan, gure industrien ekoizteko moduan, hondakinen kudeaketan edo ur nahiz energia kontsumoan.
%97
4.1. Klima aldaketa arindu eta hartara egokitzea
4.1.1. Klima aldaketari aurre egiteko ekintzak.
4.1.2. Azpiegitura berdea eta konektibitate ekologikoa.
4.1.3. Karbono urriko ekonomia lehiakorra bultzatzea.
4.1.4. Ekonomia zirkularrarekin loturiko enpresen kluster bat sustatzea.
4.1.5. Hondakinak prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta haiei balioa ematea
%95
4.2. Araba Green
4.2.1. Arabako natura ondarea.
4.2.2. Narriatutako eremuak lehengoratzea.
4.2.3. Basoen plangintza eta kudeaketa
%94
4.3. Ur baliabideak zaindu eta hobetzea
4.3.1. Ur baliabideen kudeaketa eraginkorra.
4.3.2. Uraren kalitatea hobetzen laguntzea
%100
4.4. Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua
4.4.1. Azpiegitura jasangarrien proiektu handiak.
4.4.2. Garraio publikoa eta intermodalitatea indartzea.
4.4.3. Ibilgailu elektrikoaren erabilera.
4.4.4. Bizikleta bideak eta ibilbide berdeak.
4.4.5. Arabako mugikortasun jasangarrirako plana.
4.4.6. Mugikortasun jasangarria foru ibilgailuetan
%100