Agora
Zer da Agora?
AGORA parte hartzezko eta gizarte berrikuntzazko ekimen bat da, Arabako Foru Aldundiak sustatua, lurralde historikoak aurre egin behar dien erronkei erantzun aktibo eta integrala emateko. Agora elkarrizketa eta elkarlan publiko-pribatuan oinarritzen da.
Entzutea, parte hartzea, elkarlana eta konpromisoa dira prozesu honen oinarrizko elementuak. AGORAren balioa eta pisu espezifikoa dautza begiradak integratzean, elkarrekin eraiki eta arriskatzean eta beraren itzulkinek Arabako gizartearentzat duten eragin positiboan.
Parte hartzaile guztiak batzen dituen erronka, berriz, Arabako ekonomiaren, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren berritzea da…lurraldeak berak dituen aktiboak profitatuz.
Agora inspiratzen duten printzipioak
Prozesuaren aldiak – prozesuaren kronologia
2016ko urtarrila.
Eragitea eta elkarrizketa.
Agoraren lehenbiziko topaketan 300 pertsona baino gehiago bildu ziren, hainbat arlotatik etorririk, unibertsitate, enpresa, kultura, teknologia guneak, sindikatuak, erakundeak, toki erakundeak, ikastegiak, hedabideak, hirugarren sektoreko erakundeak, pertsonak banaka, eta abar. Gogoa, poza, itxaropena, baikortasuna… “Horiek dira AGORAren lehenbiziko bileran giroan izan diren sentsazioetako batzuk. Ehunka ideia eta elkarrizketa azaleratu ziren AGORAn, Arabako ekonomia, gizartea eta kultura susperrarazteari buruzkoak.
2016ko maiatza-ekaina
Gogoeta eta ekintza
Hasierako ideia jasaren ostean, gogoeta prozesu bat hasi zen, eta funtsezko hainbat agente laguntza baldintzarik gabea eduki genuen horretarako; prozesuan zehar “polinizatzaile" deitu zitzaien haiei. Gogoeta prozesu horretan zehar, berritzeko oldarrak heldutasuna hartu zuen, finkatu egiten zen, elkarlan proposamenak zehaztu ziren Agoraren lehenbiziko topaketan sortutako 5 interes guneetan oinarriturik:
- Kultura, balioak eta jasangarritasuna.
- Enpresa garapenerako aukerak
- Lurraldea, jasangarritasuna eta ingurumena
- Erronka sozial berriei zabaldutako prestakuntza
- Jarduera berriak, merkatu berriak
2016ko uztaila.
Ekimenak identifikatzea eta lantaldeak sortzea.
Agora prozesuak bi zutabe ditu: lantaldeen euren izaera eta garatzen diren ekintzen edo ekimenen zentzua.
Lantaldeak:
- Agoraren printzipio inspiratzaile berberak dituzte.
- Aurrez aurreko topaketetatik ateratzen dira, baina irekiak dira, eta autokudeatuak.
- Operatiboak izateko sortzen dira, betiere elkartasun printzipioaren pean.
Ekimenak:
- Arabarekiko konpromiso bati erantzuten diote.
- Agenteen arteko elkarlan eta elkartasunetik sortzen dira.
- Errealistak dira, epe labur batean gauzatzeko modukoak.
- Jasangarriak dira, eta ekimen eta proposamen berriei tira egiteko ahalmena dute.
2017ko urtarrila
Ekimenak ezagutu eta haien berri ematea elkarri.
2017ko urtarrilean, Agoraren ekimenak ezagutzeko eta gizarteratzeko ekitaldi bat egin zen, Arabako gizarte osoak ezagut zezan zeintzuk ziren proiektuak, noraino aurreratuta zeuden eta zer emaitza espero ziren haietatik.
Agora etengabe garatzen ari den prozesu bat da
Agorari esker, Araban berrikuntza gorantz doa kiribil batean bezala, parte hartzezko, elkarlanezko, dibertsitatezko eta konpromisozko espazioetan oinarriturik. Berrikuntzazko kiribil honetatik atera dira jadanik ekimenak, eta ezarri dira oinarriak geroan beste batzuk ere garatzeko. AGORA parte hartzezko prozesu bizi bat da. Arabako gizartea da prozesu honen arrakastaren eragilea, eraikitzeko jarrerarekin eta Arabarekiko ardura eta grinarekin.