Atzealdea Ingurumen-proiektuei buruzko jendaurreko informazioa

Alegazioak

Hemen, herritarrek beren alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten jendaurrean jarritako proiektuen eta obren dokumentazioa dago ikusgai. Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailaren Natura Ingurunearen zuzendaritzari zuzenduko zaizkio. Ekarpenak aurkezteko moduak: - Bitarteko elektronikoen bidez: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan adierazitako beste subjektu batzuk. Sartu erregistro elektroniko komunera beheko aldeko loturaren bidez. - Gainerako parte-hartzaileek Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorreko bulegoan edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere eman ditzakete ekarpenak paperean. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Natura Ingurunearen zuzendaritzarekin: - telefonoa: 945181818 - Helbide elektronikoa: medioambienteST@araba.eus

"Musco, Carralogroño eta Carravalsecako urmaelen ingurumena lehengoratzeko proiektua", ES2110021 Guardiako urmaelak KBEan daudenak, Natura 2000 Sareko naturagune babestua.

Aldatze data 2026/08/07

Sortze data 2026/08/06

Gaia Alegazioak