Parke eolikoen plan bereziak
Plan Bereziaren xedea eta helburu nagusia honako hau izango da: parke eolikoa kokatuko den lurzoruaren eremua mugatzea, parke horrek behar dituen zerbitzuak eta instalazioak mugatzea eta, era berean, eremu horretan dauden natura, hiri, paisaia, kultura, nekazaritza, abeltzaintza eta baso-balioak babesteko beharrezko neurriak ezartzea.
Horrela, Plan Bereziaren formulazioarekin, energia eolikoa aprobetxatzeko instalazioak bere eremuaren barruan dagoen lurzoru urbanizaezinaren hirigintza antolamenduan integratzen saiatuko da. Inguru horretan dauden ingurumen-balioak erabat errespetatuz egingo da integrazio hori.
2023-2027 Legegintzaldian, Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Sailak kudeatuko du plana.