Obra eta Zerbitzuen Foru Plana
Obra eta Zerbitzuen Foru Plana Arabako Foru Aldundiaren lankidetza tresna bat da eta horren bidez Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak ematen zaizkie beren eskumeneko obrak burutzeko eta zerbitzuak emateko; aldez aurretik horretarako eskabidea egin behar dute eta foru araudian ezarritako betekizunak eta baldintzak bete behar dituzte.
Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko laguntzen onuradun kontzejuak eta udalak izan daitezke (Gasteizkoa izan ezik). Kuadrillek dirulaguntza eska dezakete beren egoitzak eraikitzeko eta Foru Planean zehazten diren obrak egiteko, baldin eta eskualdearen interesekoak badira eta eskaera Kuadrilla Batzarraren gehiengo osoak berretsi badu.
Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kontura dirulaguntza ekonomikoak eman ahal izango dira erakundeek sustatzen dituzten obrak eta zerbitzuak finantzatzeko, bai eta diruz lagundu diren obren ordainsari teknikoen kostuak finantzatzeko ere.
Plana Lurralde Orekaren Sailak egin zuen, eta 2023-2027 Legegintzaldian, Lurralde Orekaren eta Lurrade Antolamenduaren Sailakkudeatuko du.