Foru sektore publikoaren diru laguntzen plan estrategikoa (2023-2025)
Diru laguntzen plan estrategikoa honako hauek ezartzen dituen baliabidea da:
- Diru laguntzak ematea eta horiek justifikatzea arautuko duten printzipio orokor eta iradokitzaileak.
- Indarrean dauden diru laguntzak kontrolatzeko neurriak, zeintzuei esker, behin diru laguntzak emanda, etorkizunean emango direnak hobetu ahal izango diren, antzemandako desbideratzeak zuzenduz.
Planaren indarraldia: hiru urte, baina dirulaguntza lerroren baten iraunaldia txikiagoa izan daiteke. Lerro horiek eraginkorrak izateko, gauzatzeko dagozkien aurrekontuak izapidetu eta erabaki behar dira, lehenago ekitaldi bakoitzari dagozkion aurrekontu eskuragarritasunak egonik.
Plana egitea eta kudeatzea Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari dagokio.