null Mahats mordoaren sitsari (Lobesia botrana) aurka egiteko plana Arabako Errioxan

Mahats Mordoaren Sitsari (Lobesia botrana) Aurka Egiteko Estrategia Arabako Errioxan

Aspaldi erakutsi zen sexu nahasketako tekniken bidez mahats mordoaren sitsari aurka egiteko metodoa eraginkorra dela, bai eta kausa-ondorio harremana dagoela ere mahastietan mahats mordoaren sitsa garatzearen eta mahatsaren heltze aldian botrytisa agertzearen artean. Horrek eragin negatibo zuzena dauka fruituaren kalitatean eta, beraz, ardoen kalitatean.

Sitsa kontrolatzeko sistema hori aspaldi ezarri zen mahastizaintza eta ardogintzako beste zona batzuetan, bai eta Errioxa JDren barruko zona jakin batzuetan ere, eta emaitza bikainak eman ditu. Hala ere, gure eremuan oraindik ez dago behar bezainbeste ezarrita eta, horregatik, Arabako Foru Aldundiak interes handia dauka Arabako Errioxako eskualdean teknika horren erabilera sustatzeko.

Estrategia hori Nekazaritza Sailak egin zuen, eta 2023-2027 Legegintzaldian, Nekazaritza Sailak kudeatuko du estrategia.

    Arabako Errioxan sexu nahasketako teknikak aplikatuz mahats mordoaren sitsari (Lobesia botrana) aurka egiteko estrategia bat garatze aldera parte hartzaile talde bat sortu eta metodo hori ezartzeko laguntza ekonomikoa eman nahi du Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak.