null Plan de lucha contra el fraude

Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Urteko Plana

Arabako Foru Ogasunaren lehentasunezko helburua Lurralde Historikoan zerga iruzurraren aurka borrokatzea da. Horrela, norberaren gaitasun ekonomikoaren arabera, denek gastu publikoei eusteko lagundu behar dutela dioen oinarrizko printzipioa betetzen dutela berma dezake.

Horrenbestez, Arabako Foru Ogasunak zenbait jarduera ildo ezarri ditu, iruzurraren aurka eraginkortasun handiagoarekin borrokatzeko ezinbestekotzat jotzen dituena. Hauek dira:

  1. Zergadunek beren zerga betebeharrak borondatez bete ditzatela sustatzea, informazioa hobetuz, zerbitzuak pertsonalizatuz, kudeaketak arinduz eta zergadunari eskura dituen aukera guztiak azalduz.

  2. Iruzurrari aurrea hartzea, hots, iruzur arriskuak aldez aurretik identifikatzea, prebentzio neurriak hartuz eta aldian-aldian iruzurraren eboluzioa zainduz.

  3. Iruzurrezko portaerak aurkitzea eta erregularizatzea.

  4. Zerga zorren kobrantza kudeatzea, bai borondatezko aldian, bai betearazte aldian.

Jarduera arlo horiek garatzeko helburuarekin, Arabako Foru Aldundiaren zerga iruzurraren aurka borrokatzeko planaren irizpideak egiten dira urtero.

Planaren kudeaketa dagokio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari.