Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronka

Saila

Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Sailaren eginkizunak eta eskumeank: teknologia garapena, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuna, ekonomia sustapena eta enpresen lankidetza, lurraldea sustatzea eta garapen logistikoa, RSI3 estrategia lurraldean zabaltzea, industria eta zerbitzu azpiegituren garapena, enpresa ekintzailetza, nazioartekotzea eta kanpo merkataritza, ekonomia garapenaren jasangarriko estrategiak despopulatze arriskuari aurre egiteko eta ordenamendu juridikoan adierazten diren gainerakoak.

Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Sailari honako foru sozietate publiko hauek atxikitzen zaizkio:

  • ARABA GARAPEN AGENTZIA, S.A.
  • NATURGOLF, S.A.

Decretuak:

2019 ko aurrekontuaren betearazpena

00.000.000€
0%

Taldea

Mª Pilar García de Salazar Olano

Arabako Lehen Diputatu Nagusi-ordea eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko Diputatua

Gasteizen jaio zen, 1959an. Ezkondua da, eta bi alaba dauzka, eta neskato saharauiar bat abegian.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 93.420,32 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: maitebasterra@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181705

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Ekonomia Garapena: Javier Hernando García - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Arabako suspertze ekonomikoa

Helburu estrategikoa

Ardatz estrategiko honen zeregina Araban krisia hasi baino lehen zegoen jarduera ekonomikoaren mailak berreskuratzea da, batez ere industrian, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko elementu traktore gisa jardun dezan.

Jarduera lerroak

  1. Erakundeen lankidetza, industria sustatzeko orduan

    Erakundeen egonkortasuna bermatzea, lurraldean konfiantza, hazkundea eta enplegu aukerak sortzeko orduan, eta, horrez gain, erakunde arteko ekimenak adostu, eta industriarekin, merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako agenteekin lankidetzan aritzea.

    100%
  2. Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzea

    Egungo enpresen lehiakortasunean irabaziak finkatzea, eta, horretarako, kudeaketa aurreratua eta berrikuntza babestea, enpresen arteko lankidetza indartzea, enpresen gizarte erantzukizuna sustatzea, teknologia berriak hedatzea eta enpresa proiektu berriak garatzeko ekintzailetza babestea.

    96%
  3. Industria inbetsio berriak

    Industriarako azpiegituren eskaintzaren gaitasun propioa eta bereizlea garatzea, inbertsio berriak erakartzeko eta garapen endogenorako funtsezko elementu gisa, eta, horretarako, inplikatutako erakundeekiko koordinazioa hobetzea eta produktu, prezio eta zerbitzuak iraunkortasun, eraginkortasun eta malgutasunaren eskari berrietara egokitzea.

    100%

Ardatza eta aplikazio-eremua: logistika garatzea lehiakortasunaren eragile gisa

Helburu estrategikoa

Arabako kokapen geografikoa, garraio europarren ardatz nagusien bidegurutze gisa, eta dagoeneko eraikita dauden azpiegitura logistikoen erabilgarritasuna lehen mailako elementu bereizgarria dira eta beharrezkoa da horiek sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetu eta merkatura hurbiltzeko.

Jarduera lerroak

  1. Gaizteizko eta Arabako nodo logistikoa garatzea, Iberiar Penintsularen eta kontinentearen arteko errotura gisa

    Vitoria-Gasteizen inguruan gailu intermodal handi bat osatzeko bidean aurrera egitea, A-1 autobiaren inguruan dauden instalazio logistikoak konektatu eta indartuz eta penintsularen eta gainerako Europaren artean lotura ezarriko duen plataforma esanguratsu bat eratuz, dauden enpresentzat abantaila lehiakorrak garatzeko aukera emango duena eta, era berean, inbertsio berriak erakartzeko balioko duena.

    100%
  2. Vitoria-Gasteizko aireportuaren garapena sustatzea

    Vitoria-Gasteizko aireportuaren garapena sustatzea, ekonomia suspertzen laguntzeko, unitate ekonomikoak urrun dauden merkatuekin lotzeko bitartekoak behar baititu.

    100%
  3. Jundizen salgaien terminal intermodala ezartzea

    Jundizko poligonoan salgaien tren geltoki terminal bat garatzen dela sustatzea,, beste garraio proiektu eta azpiegitura handi batzuekin osatuko dena, besteak beste, euskal Y-rekin, E-5 bide sare europarrarekin eta Bilboko portuarekin.

    100%
  4. Arasur-Jundiz-Foronda ardatza sustatzea

    Salgaien garraio hub multimodal bat finkatzea lurraldeko mugikortasun ekonomikoaren erdigunearen inguruan: Arasur-Jundiz-Foronda ardatza.

    100%