Enargi
Zergatik sortzen dugu?
2009. urtean Berriztagarriak Sustatu eta Garatzeko Plana (2010-2020) onartu zen. Planaren helburua da energia aurrezteko eta eraginkortasun energetikoko ekintzak abian jartzea eta, bereziki, Arabako Lurralde Historikoan energia berriztagarriak ezartzea eta horien erabilera sustatzea.
Bestalde, A Planak, COVID-19aren eraginetatik Arabako ekonomia berreskuratzeko planak, jasangarritasunerako ekintzen artean, Lurraldean eguzki-parke berri bat eta inguruko lurretan nekazaritza-ingurumeneko proiektu bat abian jartzea bultzatzen du. Jarduketa horren barruan dago Enargi Araba SA enpresa sortzea.
Zeintzuk dira sozietate publiko honen helburuak?
- Energia sortzea eta merkaturatzea, iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten instalazioen bitartez; esaterako, ekoizpen hidraulikoa, eolikoa, eguzkiko termikoa, fotovoltaikoa, eta biomasatik edo hidrogenotik lortutakoa.
- Bioerregaiak eta produktu eratorriak ekoiztea, tratatzea eta merkaturatzea.
- Aurreko “a” eta “b” apartatuetan jasotako instalazioetako proiektuak egitea, bertako ingeniaritza, horiek eraikitzea, abiatzea, horien mantentze lanak eta horiek besterentzea, hala berezkoak nola hirugarrenenak; instalazio mota horiekin lotutako azterketa zerbitzuak, ingeniaritzako azterlanak edo energia aholkularitzakoak, ingurumen aholkularitzakoak eta aholkularitza tekniko eta ekonomikoa.
Informazio gehigarria
- Estatutuak
- Egoitza: Probintzia Plaza zg, 01001 Gasteiz, Araba