Gizarte Politikak

Saila

Gizarte Politiken Sailak honako eginkizun eta eskumen arloak ditu: hirugarren adina, ezinduak, haurrak eta familia, oinarrizko gizarte zerbitzuak, diru prestazioak eta ordenamendu juridikoak jasotzen dituen beste guztiak.

Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitzen zaizkio:

  • GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA erakunde autonomoa
  • INDESA 2010 SL foru sozietate publikoa

Dekretuetarako estekak:

2019 ko aurrekontuaren betearazpena

168.656.196,5€
75%

Taldea

Emilio Sola Ballojera

Gizarte Politiken Saileko foru diputatua

Bilbon 1959an jaioa.
Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 88.815,72 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: jgaritano@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181742

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Gizarte Zerbitzuen zuzendaria: Ana Belén Otero Miguélez - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Lidergoa gizarte zerbitzuen horniduran

Helburu estrategikoa

Araba, azken hamarkadetan, gizarte zerbitzuak emateko orduan duen lider izaeragatik gailendu da. Ardatz honen zeregin nagusia, beraz, Arabako gizarte laguntzaren izaera modernoa, aitzindaria eta lider izaeran oinarritua berreskuratzea da.

Jarduera lerroak

  1. Hirugarren sektoreko elkarteekin lankidetzan aritzea

    Hirugarren sektoreko elkarteekiko harremana berreskuratzea. Zerbitzuen erabiltzaileekin, beren senideekin, langileekin, elkarteekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean lan egitera itzultzea. Hau da, arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea.

    100%
  2. Mendetasunaren legea garatzea

    Pertsonen autonomia eta mendetasuna sustatzeko legean aurreikusitako arreta mailak zabal garatzea lortzea, pertsona mendekoen bizitza duin bihurtzen duen eta enplegua sortzen duen bitarteko bat delako.

    50%
  3. Adinekoen bizi kalitate autonomoa eta independientea

    Arabako adinekoen bizi kalitatea hobetzea lortzea, zahartze eredu aktibo eta independente baten alde eginez, non adinekoek era aktiboan parte hartuko duten beren inguruko bizitza sozial eta kulturalean nahiz familia bizitzan.

    100%
  4. Etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) indartzea

    Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egungo estaldura handitzea, ezustean eta bortizki agertu diren eta eguneroko bizitzan autonomia galtzea eragin duten egoerei aurre egin ahal izateko, mendetasunaren balorazioa egin arte.

    100%
  5. Adinekoen egoitzak hobetzea

    Foru sarea osatzen duten adinekoen egoitzetan eskaintzen diren egungo zerbitzuen eraginkortasunaren alde egitea eta zerbitzua sustatzea, egoitza plazak handituta.

    100%
  6. Eguneko zentroak sustatzea

    Eguneko zentroetako arreta eskari berriei eta beharrizanei eman beharreko erantzuna egokitzea.

    0%
  7. Lurralde barruko oreka gizarte ongizatean

    Landa inguruan gizarte arreta indartzea, egoitzen, eguneko zentroen eta gizarte prestazioen eskaintza areagotuta.

    75%
  8. Gizarte bazterkeriaren aurkako borroka

    Gizartean baztertuta edo ahulezia egoeran dauden pertsonei trebakuntza ematea, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko, krisiaren ondoriozko egoera berriak antzemanda eta bazterkeria kroniko eta atzera bueltarik gabea bihurtzen duten egoerak saihestuta.

    100%
  9. Hobekuntza plana adingabeen eta familien arloan

    Adingabeen ongizatea bermatzea, beren eskubideak babestuko dituen eta beren nortasuna garatzeko beharrezko laguntza eta hezkuntza sustatuko dituen inguru batean.

    100%
  10. GOFE-ko langileen baldintzak hobetzea

    GOFEko langileekiko harremanak sustatzea, gizarte zerbitzuen ereduan aldaketak sistematizatzen lagunduko duten antolaketa prozesuak sustatu ahal izateko, zerbitzuk ezarriko dituzten profesionalen gaitasun teknikoaren garapenaren, prestakuntzaren eta partaidetzaren ikuspegitik.

    57%
  11. Iraunkortasuna eta kalitatea, gizarte zerbitzuak emateko orduan

    Gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko iraunkortasunaren alde egitea, gizarte zerbitzuak emateko orduan.

    89%
  12. Araban gizarte eta osasun zerbitzuak bultzatzea

    Araban gizarte eta osasun espazio bat eraikitzea, erakundeen koordinazioan oinarritua, gizarte arretarako eta pertsona erabiltzaile guztien osasun zaintzarako baliabideen erabilera eraginkorragoa eskaintzeko.

    100%
  13. Pertsona ezinduentzako enplegua

    Kalitatezko lan aukera iraunkorrak sortzea Arabako ezinduentzat, laneratzea eta gizarteratzea lortzeko bide gisa.

    100%