Diputatu Nagusia
Saila
Diputatu Nagusiaren Sailaren eginkizunak eta eskumenak honakoak dira: erakunde ordezkaritza; gobernuaren jarduna zuzentzea eta sailen arteko koordinazioa; gizarte eta erakunde harremanak; gobernuaren bozeramaile lanak egitea eta komunikazioa; legezkotasun kontrola eta fede publikoa ematea; lege aholkularitza eta letratu defentsa; Batzar Nagusiekiko harremanak; miñoiak; Herritarren Arreta, Erregistro Orokorra eta ALHAOren administrazioa; berdintasunerako politika; immigrazio politika, lankidetza; giza eskubideak; gardentasuna eta herritarren parte-hartzea; datu pertsonalen babesaren arloko indarreko araudia betetzen dela ikuskatzea barrutik; Lurralde Historikoa kanpoan ezagutzera ematea; euskara politikak eta ordenamendu juridikoak ezarritako gainerakoak.
Dekretuak:
- Diputatu nagusiaren 345/2019 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, Diputatu nagusiaren uztailaren 5eko 324/2019 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren sailak ezarri baitziren 2019-2023 agintaldirako
- 324/2019 Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, Diputatu Nagusiarena. Honen bidez Arabako Foru Aldundiaren sailen egitura zehazten da 2019-2023 legealdirako.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 37/2017 Foru dekretua, abuztuaren 3koa, aldatzen duena otsailaren 9ko 8/2016 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzkoa
- Diputatu Kontseiluaren 8/2016 Foru dekretua, otsailaren 9koa, Diputatu Kontseiluaren Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duena
2020ko aurrekontuaren betearazpena
Taldea

Ramiro González Vicente
Arabako Diputatu Nagusia
Burgosen jaioa 1962an, ezkondua eta bi alabaren aita.
Zuzenbideko lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Atxikitze politikoa: EAJ-PNV
Ordainsaria: 100.487,93 €
Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo
Posta elektronikoa: eaulestiarte@araba.eus/aarana@araba.eus
Telefono-zenbakia: 945181703
Sailaren organigrama: Jaitsi anexo
Sare sozialak: http://www.ramirogonzalez.eus - https://twitter.com/ramirogonza
Arloen zuzendariak
- Kabinete eta Komunikazio zuzendaria: María Elena Ferreira Sebastián - Jaitsi CV Jaitsi ondasunen aitorpena
- Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria: Lexuri Ugarte Aretxaga - Jaitsi CV Jaitsi ondasunen aitorpena
- Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria: Ainhoa Campo Arenaza - Jaitsi CV
- Arlo Estrategikoen zuzendaria: José Luis Cimiano Ruiz - Jaitsi CV Jaitsi ondasunen aitorpena
Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.
Ardatza eta jarduera eremua: Gobernamendua, berdintasuna eta giza eskubideak
Helburu estrategikoa
Foru Aldundia eredugarri izan behar da, bai bikaintasuneko kudeaketa publikoan, bai bere jardueren gaineko gardentasun osoan. Era berean, une oro erantzun behar die Arabako herritarrek proposatzen dituzten hobekuntzei eta azalpenei. Horren harira, Arabako gizartearen garapena aukera berdintasunean oinarrituta soilik eraiki daiteke, eta, oso bereziki, gizon eta emakumeen berdintasunean oinarrituta, bizitzako eremu guztiak kontuan hartuta. Berdintasuna giza eskubideak eta pertsonen duintasuna defendatuz eraikitzen da, beren jatorria eta izaera edozein izanda ere, bizimodu normala, betea eta duina gara dezaten.
Jarduera lerroak
-
Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta gobernu ona bultzatzea
Jarduketa publikoaren gardentasunaren, herritarrek erabakietan eta jarduera politikoan parte hartzearen eta portaera etikoen maila oso handiak lortzea Arabako Foru Aldundiko arduradun gorenen nahiz kudeaketa taldeen jarduketetan.
83% -
Bakea, elkarbizitza eta giza eskubideak sustatzea
Nabarmen areagotzea Foru Aldundiaren parte hartzea bakearen, bizikidetzaren, giza eskubideen eta memoria historikoaren aldeko erakundeetan, foroetan eta jardueretan.
100% -
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea
Emakume eta gizonen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea maila guztietan eta biztanleriaren geruza guztietan. Berdintasunaren zeharkako dimentsioa sustatzea, hau da, genero ikuspegia ezartzea foru politika publikoetako esparru, maila eta fase guztietan, ekintza positiboaren printzipioen babesean.
67% -
Garapenerako lankidetza politikak berreskuratzea
Garapenerako lankidetza xede duten zuzkidura ekonomikoak berreskuratzen joatea, modu arrazoituan. Egoki planifikatzea nazioarteko lankidetzarako jarduketak, arlo horretan lan egiten duten erakunde, GKE eta elkarteekiko elkarlanean, koordinazioan eta elkarren laguntzan oinarrituak.
84% -
Kulturartekotasuna
Arabako gizarteak aurrera egin dezan lortzea, kulturen arteko bizikidetza helburu, gizarte kohesioa eta integrazioa gero eta handiagoak izan daitezen eta lurralde honetan bizi diren pertsona guztiek parte har dezaten bizitzako arlo guztietan, haien jatorria eta nazionalitatea gorabehera.
67%