Informazio publikoaren eskaerak (2017.urtea)

Informazioa eskuratzea mugatzen duten ebazpenak

 

Finantza kontroleko auditoretza txostenaren kopia
Eskaeraren data 2017/04/18
Ebazten duen organoa Gizarte Zerbitzuen Saila
Eskatutako informazioa

Arabako Foru Aldundiak eta bere erakunde autonomoek 2012ko eta 2015eko ekitaldietan APDEMA elkartearekin egindako hitzarmenen eta berari eman eta jasotako dirulaguntzen finantza kontroleko auditoretza txostenaren kopia.

Eskuratze mota Partezko baiespena
Ebazpena /erantzuna

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea

  • Eskatutako informazioa eskuratzeko bidea ematea: 2012ko ekitaldiari buruzko txostena.

  • 2015eko ekitaldiari buruzko informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, ez delako egin, ez baitzegoen aurreikusita 2016ko auditoretza planean.

Foru Araua 110/2017
 
Erabilera bereziko garraio erregularraren zerbitzuari buruzko informazio eskaera.
Eskaeraren data 2017/0731
Ebazten duen organoa Bide Azpiegituren eta Mugikortasun Saila
Eskatutako informazioa
Eskuratze mota Partezko baiespena
Ebazpena /erantzuna

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.

  • Eskatutako informazioa eskuratzeko bidea ematea.
  • Eman ezin diren zenbait daturen informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, zeren eta horiek lortzeko beharrezkoa baita aurretiaz berriro lantzea, gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Legeak (19/2013 Legea, abenduaren 9koa) 18.1 artikuluan xedatzen duen bezala.

Berriro lantzea iritzi behar zaio: erantzuna emateko espresuki landu behar bada hainbat informazio iturriz baliatuz, edota erakundeak ez baditu eskatutako informazio zehatza ateratzeko eta esportatzeko behar diren baliabide teknikoak, eta horren ondorioz ezinezkoa bada eskatutako informazioa ematea.

Berriro lantzea da, baita ere, administrazioak informazioa formatu jakin batean eduki eta berrerabilgarria ez izanda, beste formatu bat eskatzen bada.

Foru Araua 1130/2017
 
"Diktadura frankistak zigortutakoen omenaldia" izeneko monolitoan agertzen direnen zerrenda eskuratzea
Eskaeraren data 2017/10/10
Ebazten duen organoa Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Eskatutako informazioa "Diktadura frankistak zigortutakoen omenaldia" izeneko monolitoan agertzen direnen zerrenda eskuratzea.
Eskuratze mota Partezko baiespena
Ebazpena/erantzuna

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.

  • 1. "Diktadura frankistak zigortutakoen omenaldia" izeneko monolitoan agertzen diren eta orain dela 25 urte baino gehiago hil zirela ziur dakigun pertsonen datuak (izena eta abizenak) eskuratzeko bidea ematea.
  • 2. Eskatutako informazioa ukatzea, ziurtasun hori ez dagoen kasu guztietan.
Foru Araua 305/2017
 
Errepideko bidaiari garraio erregularreko zerbitzu publikoei buruzko informazioa
Eskaeraren data 2017/11/14
Ebazten duen organoa Bide Azpiegituren eta Mugokortasunaren Saila
Eskatutako informazioa
Eskuratze mota Partezko baiespena
Ebazpena /erantzuna

Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.

  • Eskatutako informazioa ematea.
  • Eman ezin diren zenbait daturen informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, zeren eta horiek lortzeko beharrezkoa baita aurretiaz berriro lantzea, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta gobernu onaren Legea) 18.1 artikuluan xedatzen duen bezala.

Berriro lantzea iritzi behar zaio: erantzuna emateko espresuki landu behar bada hainbat informazio iturriz baliatuz, edota erakundeak ez baditu eskatutako informazio zehatza ateratzeko eta esportatzeko behar diren baliabide teknikoak, eta horren ondorioz ezinezkoa bada eskatutako informazioa ematea.

Berriro lantzea da, baita ere, administrazioak informazioa formatu jakin batean eduki eta berrerabilgarria ez izanda, beste formatu bat eskatzen bada.

Foru Araua 1502/2017
 
2015/2016 Kirol denboraldiari buruzko informazio eskaera
Eskaeraren data 2017/12/26
Ebazten duen organoa Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Eskatutako informazioa
Eskuratze mota Partezko baiespena
Ebazpena /erantzuna Informazio publikoa partez eskuratzeko eskubidea onartzea.
  • 1. puntutik 5.era arte eskatutako informazioa eskuratzeko bidea ematea.
  • Eskola kiroleko parte-hartzaileen sailkapenei dagokien informazio publikoa eskuratzeko bidea ukatzea, datu pertsonalak baitauzka, hala nola pertsona fisikoen izenak eta deiturak, haiek identifikatu edo identifikagarri egiten dituztenak.
Foru Araua 54/2018