Nekazaritza

Saila

Nekazaritza Sailak honako eginkizun eta eskumen arloak ditu: nekazaritza, abeltzaintza, nekazaritzaren garapena eta esperimentazioa, landa garapena eta laguntza europarrak, mahastizaintza eta enologia, mendiak eta baso aprobetxamenduak eta zerbitzuak, arrain eta ehiza baliabideen kudeaketa, nekazaritzako azpiegitura hidraulikoak eta ordenamendu juridikoan adierazitako gainontzekoak.

Nekazaritza Sailari atxikitzen zaio ALDALUR SL Foru Sozietate Publikoa.

Dekretuetarako estekak:

2018 ko aurrekontuaren betearazpena

26.804.779,91€
68%

Taldea

Eduardo Aguinaco

Nekazaritza Saileko foru diputatua

Gasteizen jaioa, 1963an; ezkongabea.
Zuzenbideko lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 83.778,34 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: eirazu@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181728

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Nekazaritza: María Asunción Quintana Uriarte - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Lehen sektore profesional, berritzaile eta iraunkorra

Helburu estrategikoa

Lehen sektorearen sustapenak ahalegina egiten du nekazari eta abeltzainekin nekazaritza eta abeltzaintza sektore ekonomikoki iraunkorra eta gizartearekiko lankidetzan oinarritua garatzeko baldintzak sortzeko. Ardatz horrek gure gizartearen oinarrietako bat den jarduera ekonomiko bat indartzen du: elikagai osasuntsu, nutritibo eta naturalak ekoizteari buruz ari gara, betiere landa inguruari eta bere paisaiei eutsiz eta haren kultura eta tradizioak zainduz. Hori dela eta, gizarteari berariaz gogorarazi behar zaio sektore honek dituen merituak aitortu behar direla.

Jarduera lerroak

  1. Arabako ardoak sustatzea

    Gure ardoen berezitasunak sustatzeko beharrizana bultzatzea, betiere sektorearen inplikazioarekin, berau baita Arabako Errioxaren eta Arabako txakolina jatorri deituraren kalitatearen sortzailea. Helburua ardoaren ospea, kalitatea, bereizketa eta gaitasun ekonomikoa areagotzea eta eskualde horien izaera eta nortasuna jorratzea da.

    100%
  2. Lehen sektorean enplegua igotzea

    Gizarteratzea sustatzea, txirotasuna murriztea eta landa guneetan ekonomia garatzea, eta, horretarako, enplegua sortu, emakumea jardueran sartu eta sektoreko belaunaldi errelebua sendotzea. Horretan lagunduko du, era berean, ekoizpenaren dibertsifikazioak, berrikuntza eta ezagutzaren sorrerak, kudeaketaren hobekuntzak eta sektore enpresa txikien eta ustiapenen aurrerapen teknologikoak.

    100%
  3. Nekazaritzako azpiegiturak hobetzea

    Aurrerapen nabarmen bat lortzea egungo nekazaritza azpiegituren garapenean, ustiapenei zuzenean edo zeharka lotuta, tokiko ekoizpena babesteko oinarrizko bitarteko eta hornidura gisa.

    100%
  4. Nekazaritza eta abeltzaintza sektorea babestea

    Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenen bideragarritasuna hobetzea, bai eta elikadura kaltearen antolaketa ere, ekosistemak berrezarri, zaindu eta hobetzen direla ziurtatu ahala.

    88%
  5. Baso kudeaketa iraunkorra

    Araban basogintzarekin zerikusia duten ekosistemak lehengoratu, babestu eta hobetzea. Baso eta mendi publikoen baliabideak kudeatzeko orduan hobetu nahi da, horien dibertsitatea eta aberastasun naturala errespetatuta.

    80%
  6. Nekazariza lurra babestea

    Lurzoruaren erabileren planifikazio desegokiaren ondorioz nekazaritza lurzoruaren balioa galdu eta hondatzea saihestea.

    100%
  7. Gobernantza

    Dauden baliabideak optimizatzea, kudeaketa erraztea eta administratuekiko harremana erraztuko duten prozedurak erraztea.

    100%