Ingurumen eta Hirigintza

Saila

Ingurumen eta Hirigintza Sailak eskumenak ditu honako arlo hauetan: uraren ziklo osoa, nekazaritzako politika hidraulikoak izan ezik, ingurumena eta paisaia, naturaren zaintza, naturaguneak, energia berriztagarriak, biodibertsitatea eta flora eta faunako espezie babestuak, lurralde plangintza eta informazioa, hirgintza kudeaketa eta diziplina eta araubide juridikoak adierazten dituen gainontzekoak.

Ingurmen eta Hirigintza Sailari atxikitzen zaio:

  • ARABAKO UR PATZUERGOA

Dekretuetarako estekak:

2019 ko aurrekontuaren betearazpena

19.613.975,87€
78%

Taldea

José Antonio Galera Carrillo

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

Gasteizen jaio zen 1959an, 2 alaba dauzka.
Industria ingeniari teknikoa eta ingurumen ingeniaria EHUtik.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 88.815,72 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: tmolinuevo@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181715

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Ingurumen eta Hirigintza: María Natividad López de Munain Alzola - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

8. Ardatza: Iraunkortasuna eta ingurune naturala

Helburu estrategikoa

Ingurumenaren jarduera ardatzak hiru premisatan oinarritutako garapen iraunkorrerako politikak hedatzea du xede. Hona hemen premisa horiek: hazkundea, ingurumena ezin baita interpretatu inbertsioa eta hazkundea etengo dituen elementu gisa, baizik eta lehiakortasun faktore gisa; erantzukizuna, Arabak baitauka Euskal Autonomia Erkidego osoaren birika natural izateko erantzukizuna; eta konpromisoa, egungo beharrizanak ase ahal izateko, etorkizuneko belaunaldien baliabideak zalantzan jarri gabe.

Jarduera lerroak

  1. Uraren ziklo integralaren kudeaketa eranginkorra

    Uraren kudeaketa eredu eraginkorra lortzea, baliabide gisa, dimentsio handiagoko erakundeak direla medio, eta lurraldearen errealitatearekin bat etorriz. Eredu hori ezarriko da, maila guztietan baliabide hidrikoen kudeaketa integratua gauzatzeko, edateko ura modu unibertsal eta parekidean lortzeko, prezio eskuragarrian, eta uraren kalitatea hobetzeko, kutsadura murriztuz.

    88%
  2. Hondakinen kudeaketa integrala

    Arabako lurralde historikoko hiri hondakinak kudeatzeko eredu homogeneoa ezartzea, hierarkia, ekonomia zirkular eta kudeaketa eraginkorraren printzipioetan oinarrituta, foru erakundeari esleitutako eskumenen esparruan.

    100%
  3. Natura ondarea babestu, zaindu eta sustatzea

    Arabako lurralde historikoko natura espazioen kudeaketa eta gobernantzako eredu propioa lortzea, ematen dituzten zerbitzuen eta ekosistemen gaineko giza eraginak saihesteko edo gutxitzeko eta lurreko habitat nagusien kalteak eteteko gai dena.

    60%
  4. Lurraldeko eta tokiko iraunkortasuna

    Iraunkortasun politikak aktibatzea, udalerri arabarren bidez eta horiekin lankidetzan.

    100%
  5. Klima aldaketa leuntzea

    Euskal Autonomia Erkidegoko 2050erako klima aldaketaren estrategiarekin bat egitea lortzea, bai eta Nazio Batuen goi bileran 2030erako garapen iraunkorreko helburuen harira ezarri ziren ebazpenekin ere, energia aurrezteko eta prebentziorako jarduerak tarteko.

    100%
  6. Klima adaketari egokitzea

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nazio Batuetako klima aldaketako estrategiekin bat egin nahi da, funtsean zuzenketa jardueren bidez.

    0%
  7. Lurraldea antolatzea

    Kalitatezko laguntza teknikoa ematea Arabako lurralde historikoko udalerriei, garapen iraunkorreko politiken alde egingo duten udal plangintzak egitearekin lotuta.

    100%