Arabako Foru Aldundia 9 sailek eta 930 langile publikok baino gehiagok osatzen dute.
Legegintzaldi honen hasieran, 199 ildo estrategiko zehaztu ziren. Ildo horiek Aldundiko sailek aurrera eraman beharreko 387 jarduketa zehatzetan gauzatzen dira. Ezagutu jarduketa horien egoera eta Foru Gobernu Kontseiluaren jarduera.
Foru Ogasunak bildutako diru publikoaren administrazioa Aldundiaren lanaren zutabeetariko bat da, eta horrek erabateko gardentasuna egiten du beharrezko. Ezagutu kontratuen, dirulaguntzen, aurrekontu partiden eta bestelako adierazle ekonomikoen banaketa.
Aldundiak prestatu edo aldarazitako informazio publikoa eskatzeko eskubidea duzu. Hemen zatirik handiena aurki dezakezu, baina datu gehiago nahi izanez gero, eska iezaguzu.
Zure eskubidea da. Iritzia eman dezakezu, alegazioak aurkeztu eta politika publikoen prestaketan parte hartu. Erakutsiko dizugu nola egin.