Euskara, Kultura eta Kirola

Saila

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak honako jarduketa arlo hauek izango ditu: euskara politikak, agiritegi eta liburutegiak, museoak, zaharberrikuntza, kultura etxea, hezkuntza sustapena eta kultura zabalkundea, argitalpenak, historia, arte eta arkitektura ondarea, kirolak, gazteria eta ordenamendu juridikoak ezartzen dituen gainontzekoak.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailari atxikitzen zaio GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA erakunde autonomoa.

Dekretuetarako estekak:

2018 ko aurrekontuaren betearazpena

22.685.419,79€
77%

Taldea

Igone Martínez de Luna Unanue

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Gasteizen jaio zen 1966an, ezkondua da, eta alaba bat eta seme bi dauzka.
Zuzenbideko lizentziaduna da, eta titulua Deustuko Unibertsitatean atera zuen.

Atxikitze politikoa:

Ordainsaria: 83.778,34 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: aalonso@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181713

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Euskara, Kultura eta Kirola: Joseba Koldo Pérez de Heredia Arbigano - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Kultura, Kirola, Euskara eta Gazteria

Helburu estrategikoa

Kultura berez da balioa, eta berezkoa dute Arabako herritarrek. Kultura ekimenak, beraz, tokian tokiko kulturaren mundua osatzen duten kolektibo eta pertsonen itxaropen eta eskaerei erantzuna emateko sustatu eta indartu behar dira, besteak beste.
Hala, ardatz estrategiko honek herritarrekiko hurbiltasunean oinarritzen den kultura garapena bultzatuko du. Euskara, hizkuntza gisa eta gizarte komunikaziorako tresna gisa, Arabako ondarearen aberastasun handienetako bat da.
Euskara ezagutu, erabili eta helaraztea beharrezkoa da, gure lurraldean hitz egiten diren hizkuntzen arteko berdintasuna lortzeko. Kirolak gizarte, kultura eta hezkuntzaren ikuspegitik herritarren bizi kalitatea eta osasuna errazten laguntzen du, bereizkeriarik gabe.
Azkenik, gazteengan bereziki erreparatu behar da, zeharka, enplegu, berrikuntza eta ikaskuntzaren gaineko politikek gazteon eskari eta beharrizanak kontuan har ditzaten.

Jarduera lerroak

  1. Kultura, Arabako balio estrategiko gisa

    Arabar guztiek kultura mailan zerbitzu kalitate berdina izatea lortzea, beren bizilekua gorabehera, eta Araban geroz eta inklusiboagoa den kultura baten barruan. Bestalde, gure lurraldeko pertsona eta kolektiboen beharrizan, eskari eta itxaropenei erantzuna emango dien kultura bat lortzea.

    100%
  2. Kultura propioaren sustatzea

    Sormen propioko inguru bat lortzea, kultura arabarraren egoeran oinarrituta, lurraldeko pertsona eta kolektibo inplikatuek adierazitako iritzi eta esperientziaren oinarrizko premisak abiapuntutzat hartuta.

    100%
  3. Arabako museoen politika berriz zehaztea

    Museoen foru sarearen hedapen zabala lortzea, beren funtsen garrantziagatik eta herritarren artean ezagutarazteko beharrizanagatik, promoziorako museo jarduera eta programazio desberdinak sustatuta.

    100%
  4. Arabako kultura ondarea garatzea

    Arabako ondare historiko eta artistikoaren gaineko arreta jarraitua gauzatzea, eta, horretarako, berau era egokian zaintzea, eta, gainera, ondasun horien katalogazio, errekuperazio eta mantentze lanetarako esku hartzeen ondoriozko ezagutza balioztatu eta hedatzea.

    93%
  5. Kirola babestea

    Arabarrei kirola berdintasun baldintzetan eta genero, adin, jatorri edo bestelako arrazoien ziozko bereizkeriarik gabe praktikatu ahal izateko beharrezko bitartekoak ematen saiatzea. Gainera, gizarte osasuntsuago bat eratzen laguntzea, elkarrekiko ezagutzan eta herritarren bizikidetzan oinarrituta, kirolaren bidez.

    100%
  6. Euskara sustatzea

    Euskararen erabilera maila guztietan sustatzea, euskararen ezagutza bizikidetza linguistikoko testuinguru bateko erabilerarekin lotuta, gizarte kohesiorako eta egintza kultural arabar eta euskalduna eraikitzeko faktore gisa.

    89%
  7. Arreta berezia gazteengan

    Zeharka lan egitea enplegu, berrikuntza eta ikaskuntza politikak diseinatu eta ezartzen, gazteen beharrizanak eta gizarte eskariak kontuan hartuta, aisialdi eta denbora libreko programetarako ohiko dedikazioarekin bat eginik.

    100%