Lurralde Oreka

Saila

Lurralde Orekaren Sailari esleitu zaizkio Foru Aldundiari dagozkion eginkizun eta lan arlo hauek: Obra eta Zerbitzuen Foru Plana eta Inbertsioen Four Plana; Foru eta Inbertsio Plana; Toki erakundeak finantzatzea; Toki erakundeei laguntza eta aholkuak ematea; Babes zibila; Suteak prebenitzea eta itzaltzea eta ordenamendu juridikoan adierazitako gainontzekoak.

Lurralde Orekaren Sailari honako foru sozietate publiko hauek atxikitzen zaio:

  • ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK-BOMBEROS FORALES DE ÁLAVA erakunde autonomoa (Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua)

Dekretuak:

2019 ko aurrekontuaren betearazpena

316.658.271,27€
95%

Taldea

Irma Basterra Ugarriza

Lurralde Orekaren Sailaren Diputatua

Bilbo, 1972
Zientzia Ekonomikoak eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 88.815,72 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: mmurillo@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181709

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Sare sozialak: https://twitter.com/IrmaBasterra - https://www.facebook.com/irma.basterra

Arloen zuzendariak

  • Lurralde Orekaren zuzendaria: Jesús María Guinea Díaz de Otalora

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua:aurrera egitea lurralde orekarantz

Helburu estrategikoa

Lurralde oreka lortzeko, Arabako biztanle guztientzat bizi kalitate eta ongizate maila berberak erdietsi behar dira, non-nahi bizi direla ere. Horretarako, beharrezkoa da tokiko erakundeekiko edo erakundeentzat finantzaketa, lankidetza, kooperazio eta aholkularitzan oinarritutako jarduerak garatzea. Zalantzarik gabe, lan hau ezin da lortu gure lurraldeko administrazio txikien harreman sendo eta jarraitua ezartzen ez bada.

Jarduera lerroak

  1. Trebiñu Araban sartzea

    Trebiñu Araban sartzeko babes ekintzak ezartzeko beharrezko diren baliabide eta bitartekoak jartzea. Programa honekin anakronismo historikoa itxi nahi da, Trebiñuko biztanleria gehienaren borondatearen kontrakoa den administrazio egoera bat sortu baitu.

    100%
  2. Toki erakundeentzako finantziaketa programak hobetzea

    Arabako toki erakundeen finantzaketa sistema nagusiaren banaketa sistema ekitatibo eta bidezkoagoa lortzea: TEFF eta TEPEF. Horien osaeraren ondorioz, helburu estrategiko honek bi funtsen banaketa hobetu nahi du, biztanleria arabarren bizi maila hobetu eta igotzeko.

    100%
  3. Toki erakundeekiko lankidetza ekonomikoa

    Toki erakundeei luralde osoan azpiegitura, zerbitzu eta prestazio maila orekatua eta parekatua ematea, biztanlerian, egoeran, zabaleran eta toki erakunde desberdinen aurrekontu aukeretan egon daitezkeen aldeei erreparatu gabe.

    100%
  4. Toki erakundeetako administrazio elektronikoa

    Lurralde guztian zehar komunikazio sitemak sendotzea eta teknologia berriak eguneratzea, komunikazio sistema bezala eta pertsonen nahiz erakundeen artean ezagutaraztera iristeko.

    100%
  5. Landa azpiegiturak hobetzea

    Foru erakundeak toki erakunde desberdinetan egin beharreko obrei dagokienez, aurreko politika eta jarduerak berreskuratzea.

    100%
  6. Tokiko erakundeen aholkularitza eta kudeaketa indartzea

    PLaguntza zerbitzua sustatzea, lege nahiz ekonomia aholkularitzan oinarrituta, beharrezkoa baita, batez ere, tamina txikiena dutenetan, hala nola administrazio batzetan.

    75%
  7. Larrialdiak eta suaren prebentzioa eta itzaltzea

    Larrialdietarako eta suaren prebentzio eta itzaltzerako zerbitzuak eamteko eraginkortasunean aurrera egitea, arrisku posibleen aurrean biztanleriaren segurtasuna zaintze aldera. Batez ere prebentzioaren lerroan lan egitea.

    75%