Ekonomia Garapena eta Lurralde Oreka

Saila

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailari esleitu zaizkio Foru Aldundiari dagozkion eginkizun eta lan arlo hauek: teknologia garapena, enpresa berrikuntza eta lehiakortasuna, ekonomiaren sustapena eta enpresen lankidetza, industria eta zerbitzu azpiegituren garapena, enpresa ekintzailetza, nazioartekotzea eta kanpo merkataritza, Foru eta Inbertsio Plana, toki finantzaketa, toki erakundeentzako laguntza eta aholkularitza, suteen prebentzio eta itzaltze lanak, babes zibila eta ordenamendu juridikoan adierazten diren gainerakoak.

Toki Administrazioaren Sailari honako foru sozietate publiko hauek atxikitzen zaizkio:

  • ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK-BOMBEROS FORALES DE ÁLAVA ERAKUNDE AUTONOMOA
  • ARABA GARAPEN AGENTZIA, S.A.
  • NATURGOLF, S.A.
  • ARABAKO LANAK, S.A. 

Decretuak:

2018 ko aurrekontuaren betearazpena

279.831.573,32€
93%

Taldea

Mª Pilar García de Salazar Olano

Arabako Diputatu Nagusi-ordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko Diputatua

Gasteizen jaio zen, 1959an. Ezkondua da, eta bi alaba dauzka, eta neskato saharauiar bat abegian.

Atxikitze politikoa: EAJ-PNV

Ordainsaria: 88.121,78 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: maitebasterra@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181705

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Arabako suspertze ekonomikoa

Helburu estrategikoa

Ardatz estrategiko honen zeregina Araban krisia hasi baino lehen zegoen jarduera ekonomikoaren mailak berreskuratzea da, batez ere industrian, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzeko elementu traktore gisa jardun dezan.

Jarduera lerroak

  1. Erakundeen lankidetza, industria sustatzeko orduan

    Erakundeen egonkortasuna bermatzea, lurraldean konfiantza, hazkundea eta enplegu aukerak sortzeko orduan, eta, horrez gain, erakunde arteko ekimenak adostu, eta industriarekin, merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako agenteekin lankidetzan aritzea.

    100%
  2. Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzea

    Egungo enpresen lehiakortasunean irabaziak finkatzea, eta, horretarako, kudeaketa aurreratua eta berrikuntza babestea, enpresen arteko lankidetza indartzea, enpresen gizarte erantzukizuna sustatzea, teknologia berriak hedatzea eta enpresa proiektu berriak garatzeko ekintzailetza babestea.

    100%
  3. Industria inbetsio berriak

    Industriarako azpiegituren eskaintzaren gaitasun propioa eta bereizlea garatzea, inbertsio berriak erakartzeko eta garapen endogenorako funtsezko elementu gisa, eta, horretarako, inplikatutako erakundeekiko koordinazioa hobetzea eta produktu, prezio eta zerbitzuak iraunkortasun, eraginkortasun eta malgutasunaren eskari berrietara egokitzea.

    100%

Ardatza eta aplikazio-eremua: logistika garatzea lehiakortasunaren eragile gisa

Helburu estrategikoa

Arabako kokapen geografikoa, garraio europarren ardatz nagusien bidegurutze gisa, eta dagoeneko eraikita dauden azpiegitura logistikoen erabilgarritasuna lehen mailako elementu bereizgarria dira eta beharrezkoa da horiek sustatzea, enpresen lehiakortasuna hobetu eta merkatura hurbiltzeko.

Jarduera lerroak

  1. Gaizteizko eta Arabako nodo logistikoa garatzea, Iberiar Penintsularen eta kontinentearen arteko errotura gisa

    Vitoria-Gasteizen inguruan gailu intermodal handi bat osatzeko bidean aurrera egitea, A-1 autobiaren inguruan dauden instalazio logistikoak konektatu eta indartuz eta penintsularen eta gainerako Europaren artean lotura ezarriko duen plataforma esanguratsu bat eratuz, dauden enpresentzat abantaila lehiakorrak garatzeko aukera emango duena eta, era berean, inbertsio berriak erakartzeko balioko duena.

    100%
  2. Vitoria-Gasteizko aireportuaren garapena sustatzea

    Vitoria-Gasteizko aireportuaren garapena sustatzea, ekonomia suspertzen laguntzeko, unitate ekonomikoak urrun dauden merkatuekin lotzeko bitartekoak behar baititu.

    100%
  3. Jundizen salgaien terminal intermodala ezartzea

    Jundizko poligonoan salgaien tren geltoki terminal bat garatzen dela sustatzea,, beste garraio proiektu eta azpiegitura handi batzuekin osatuko dena, besteak beste, euskal Y-rekin, E-5 bide sare europarrarekin eta Bilboko portuarekin.

    100%
  4. Arasur-Jundiz-Foronda ardatza sustatzea

    Salgaien garraio hub multimodal bat finkatzea lurraldeko mugikortasun ekonomikoaren erdigunearen inguruan: Arasur-Jundiz-Foronda ardatza.

    100%

Ardatza eta aplikazio-eremua: Aurrera egitea lurralde orekarantzat

Helburu estrategikoa

Lurralde oreka lortzeko, Arabako biztanle guztientzat bizi kalitate eta ongizate maila berberak erdietsi behar dira, non-nahi bizi direla ere. Horretarako, beharrezkoa da tokiko erakundeekiko edo erakundeentzat finantzaketa, lankidetza, kooperazio eta aholkularitzan oinarritutako jarduerak garatzea. Zalantzarik gabe, lan hau ezin da lortu gure lurraldeko administrazio txikiekin harreman sendo eta jarraitua ezartzen ez bada.

Jarduera lerroak

  1. Trebiñu Araban sartzea

    Trebiñu Araban sartzeko babes ekintzak ezartzeko beharrezko diren baliabide eta bitartekoak jartzea. Programa honekin anakronismo historikoa itxi nahi da, Trebiñuko biztanleria gehienaren borondatearen kontrakoa den administrazio egoera bat sortu baitu.

    100%
  2. Toki erakundeentzako finantziaketa programak hobetzea

    Arabako toki erakundeen finantzaketa sistema nagusiaren banaketa sistema ekitatibo eta bidezkoagoa lortzea: TEFF eta TEPEF. Horien osaeraren ondorioz, helburu estrategiko honek bi funtsen banaketa hobetu nahi du, biztanleria arabarraren bizi maila hobetu eta igotzeko.

    100%
  3. Toki erakundeekiko lankidetza ekonomikoa

    Toki erakundeei lurralde osoan azpiegitura, zerbitzu eta prestazio maila orekatua eta parekatua ematea, biztanlerian, egoeran, zabaleran eta toki erakunde desberdinen aurrekontu aukeretan egon daitezkeen aldeei erreparatu gabe.

    100%
  4. Toki erakundeetako administrazio eletronikoa

    Lurralde guztian zehar komunikazio sistemak sendotzea eta teknologia berriak eguneratzea, komunikazio sistema bezala eta pertsonen nahiz erakundeen artean ezagutaraztera iristeko.

    100%
  5. Landa azpiegiturak hobetzea

    Foru erakundeak toki erakunde desberdinetan egin beharreko obrei dagokienez, aurreko politika eta jarduerak berreskuratzea.

    100%
  6. Tokiko erakundeen aholkularitza eta kudeaketa indartzea

    Laguntza zerbitzua sustatzea, lege nahiz ekonomia aholkularitzan oinarrituta, beharrezkoa baita, batez ere, tamaina txikiena dutenetan, hala nola administrazio batzetan.

    100%
  7. Larrialdiak eta suaren prebentzioa eta itzaltzea

    Larrialdietarako eta suaren prebentzio eta itzaltzerako zerbitzuak emateko eraginkortasunean aurrera egitea, arrisku posibleen aurrean biztanleriaren segurtasuna zaintze aldera. Batez ere prebentzioaren lerroan lan egitea.

    100%