Bide Azpiegituren eta Mugikortasuna

Saila

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak honako eginkizun eta eskumen arlo hauek ditu: errepideetako plangintza, proiektuak, eraikuntza, zaintza eta ustiapena egitea; desjabetzeak; mugikortasuna eta garraioak eta ordenamendu juridikoan adierazitako gainontzekoak.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari atxikitzen zaio:

  • ARABAKO BIDEAK-VIAS DE ÁLAVA SA foru sozietate publikoa

Dekretuetarako estekak:

2019 ko aurrekontuaren betearazpena

44.258.017,89€
82%

Taldea

Javier Hurtado Domínguez

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua

Madril, 1981
Zuzenbidea eta Zientzia Politikoan lizentziaduna(UAM).

Atxikitze politikoa: PSE-PSOE

Ordainsaria: 88.815,72 €

Ondasun-aitorpena: Jaitsi anexo

Posta elektronikoa: bmonforte@araba.eus

Telefono-zenbakia: 945181733

Sailaren organigrama: Jaitsi anexo

Arloen zuzendariak

  • Bide Azpiegituren zuzendaria: Carlos Ibarlucea Martínez
  • Mugikortasun eta Garraio zuzendaria: Patricia Pérez Aguirre - Jaitsi CV

Diputatuen Kontseiluko kide guztiak, goi kargudunak eta behin-behineko langileak dedikazio esklusiboan daude.

Ardatza eta aplikazio-eremua: Bide azpieguiturak eta mugikortasuna

Helburu estrategikoa

Azpiegituren eta mugikortasunaren gaineko eskumena garatzeko, beharrezkoa da lurraldea osorik planifikatzea, bai eta bidaiari eta salgaien joan-etorrirako beharrezko bide azpiegiturak diseinatu, prestatu eta eraikitzea ere, lurralde oreka eta ekonomiaren suspertzea bezalako lehentasunak lortzen laguntzeko asmoz, hurrenez hurren. Horrez gain, zerbitzu publikoaren konpromiso bat ere ezarri da, garraio publikoa hobetzea xede duena, Arabako biztanleen arteko gizarte kohesioa hobetzeko tresna gisa.

Jarduera lerroak

  1. Bide azpiegiturak

    Arabako bide azpiegiturak modernizatu, proiektatu eta hobetzea, errepide sare segurua eta kalitatezkoa lortzeko, herritar guztientzako beharrizanei erantzungo diena.

    87%
  2. Mugikortasuna

    Arabako Lurralde Historikoko Herri Arteko Garraioaren Plan Zuzentzailea ezartzen amaitzea eta eskualde garraiorako eredu berri bat diseinatzea.

    78%
  3. Herritarren arreta hobetzea eta sailaren webgune berria

    Nabarmen hobetzea herritarren partaidetzarekin eta arretarekin lotutako alderdiak. Horien artean, toki erakundeekiko eta lurraldeko beste erakunde batzuekiko harremanak areagotzea, arabarrekiko komunikazioa hedatzea, gure webguneko edukiak hobetuz, eta herritarrenganako laguntza zuzena hobetzea.

    75%
  4. Arabako bideak - ARABAT

    ARABATek, AP-1 autobidea (Vitoria-Gasteizetik Eibarrera) Arabako Lurralde Historikotik pasatzean zaindu, mantendu, ustiatu eta segurtasuna bermatzeko lanean, kudeaketa arloaren eraginkortasuna irabaztea.

    67%