JENDAURREAN JARTZEA:

Salburuan (Vitoria-Gasteiz) zaintza eta ikerketa zentro baten proiektuaren idazketa, zuzendaritza fakultatibo, eraikuntza, ekipamendu eta ustiapenerako zerbitzu emakidako kontratuaren kostu egituraren azterlana.

Gizarte Politiken sailak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, interesa du Salburuan (Vitoria-Gasteiz) zaintza eta ikerketa zentro baten proiektuaren idazketa, zuzendaritza fakultatibo, eraikuntza, ekipamendu eta ustiapenerako.

Lurraldea instalazio berri horretaz hornitzeko eta hari lotutako zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko, zerbitzu emakidako lizitazio bat egitea aurreikusten da.

Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlana amaitu eta hura eta hura eraikitzeko oinarrizko proiektua jendaurrean jarri aurretik –Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen 247. eta 248. artikuluetan ezarritakoaren arabera bete beharreko izapidea–, zerbitzu emakidako kontratuaren esparruan eman beharreko zerbitzuen kostuen egitura zehaztu behar da, Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren 2/2015 Legea garatzen duen 55/2017 Errege Dekretuaren 9.7 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Alegazioak egiteko epea: 2025/06/12-2025/07/09

Gizarte Politiken saileko Berrikuntzaren, Kudeaketa Sistemen eta Ebaluazioaren Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio Aurkezteko moduak:

  • Bitarteko elektronikoen bidez: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan adierazitako beste subjektu batzuk.
  • Gainerakoek euskarri fisikoan ere egin dezakete, Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Vitoria-Gasteiz).

Proiektuaren dokumentazioa