OGP Euskadi

Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) Euskadi hautatu zuen 2018an Tokiko Gobernuen Programan parte hartutzen duten mundu osoko 20 eskualdeen artean.

Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere babestu dute.

Gobernu Irekirako Aliantza erreferentziako nazioarteko erakunde bat da eta gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak” sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da bere helburua.”