Ingurumena eta Hirigintza
2019-2023 legealdian onartutako mozioak:
2019
32/2019 Mozioa, urriaren 9koa, egungo krisi klimatikoari buruz eta Arabako Foru Aldundiak garatutako gainerako politika sektorialetan klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politikak efektiboki jasotze aldera.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Plan horren ebaluazioa eta ondorengo zeharkako gobernantza- eredua 2021eko ekitaldian egingo dira, kontuan hartuta Klima Araba 2050 estrategia egiteko lanen esleipenean sartuta dagoela, zeina iragan uztailean esleitu baitzen eta atzeratu egin baitzen jatorrizko plangintzatik, larrialdi-egoeragatik. Herritarren parte-hartzearen garapena Klima Araba 2050 estrategia egiteko lanen esleipenean sartuta dago. Estrategia hori joan den uztailean esleitu zen, eta atzeratu egin zen jatorrizko plangintzarekiko, larrialdi-egoeragatik.
40/2019 Mozioa, azaroaren 13koa, Santa María de Garoñako zentral nuklearraren eraispen prozesua abiarazteko eta hilerri nuklearra ez bilakatzeko.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Foru Aldundiak gertutik jarraitzen du Santa María de Garoña zentral nuklearra desegiteko prozesua, eta Eusko Jaurlaritzak (Santa María de Garoña zentral nuklearra desegiteko beharrezko izapideak eta jarduerak bultzatzeko erakunde eskuduna) deitzen duen Erakunde arteko Batzordearen bileretara joaten da.
2020
55/2020 Mozioa, uztailaren 17koa, Klima Araba 2050 Plan Estrategikoaren barruan Arabako herritarren eta indar politikoen parte-hartze prozesua bermatzearen alde.
Taldea EH Bildu
Egoera: Herritarren partaidetzaren garapena KLIMA ARABA 2050 estrategia egiteko lanen esleipenean sartuta dago. Iazko uztailean esleitu zen, eta atzeratu egin zen, hasierako plangintza kontuan hartuta, larrialdi-egoeraren ondorioz.
72/2020 Mozioa, azaroaren 18koa, Jugalez/Inglares ibaia Natura 2000 Sareko Babes Bereziko Eremu izendatzearen alde.
Taldea: EH Bildu
Egoera: “Jugalez ibaiari buruzko proposamen teknikoaren zirriborroa bidali da, kasu honetan, Ebro ibaiaren adarra den aldetik, Eusko Jaurlaritzako teknikariek ebaluatu dezaten. .
Aurrekoaren ondorioz, dokumentu teknikoak trukatu dizkiote elkarri administrazioek, jardueraren irismen geografikoa zehazteko helburuz”.
Como resultado de lo anterior, se han intercambiado entre las administraciones documentos técnicos de cara a perfilar el alcance geográfico de la actuación.
80/2020 Mozioa, abenduaren 16koa, Armentia-2 izeneko gas-putzu esploratzeko eta ustiatzeko errefusatzeari buruz
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Batzar Nagusiek mozioa helarazi diete mozioan bertan aipatutako erakundeei.
2021
12/2021 Mozioa, otsailaren 22koa, uraren ziklo integralaren kudeaketari buruz
Taldea: PP
Egoera: URBIDE Arabako Ur Partzuergoaren bidez, erabat borondatezkoa den politika hori bultzatzen ari da. Adierazitakoaren ondorioz, URBIDEk bazkideen kopurua handitu du, 76tik 100era.
15/2021 Mozioa, otsailaren 24koa, Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Planari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruz
Taldea: PP
Egoera: Indarrean dagoen arauzko esparruan ezarritako plan, programa eta proiektuen ingurumen eragina ebaluatzeko prozedurek dagoeneko behartzen dituzte ingurumen organoak, hala nola Arabako Foru Aldundiaren ingurumen organoa, txosten egokiak egitera, esandakoen egokitasuna ebaluatu ahal izateko, haien kokapena eta/edo jarduera eremua kontuan hartuta.
33/2021 Mozioa, apirilaren 21ekoa, Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Planari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Batzar Nagusiek 15/2021 Mozioa berretsi dute.
38/2021 Mozioa, maiatzaren 12koa, Dulantziko ubideari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Dulantziko kanalaren egoerari irtenbidea emateko lanak egaratzen ari dira une honetan.
42/2021 Mozioa, maiatzaren 19koa, Natura 2000 Sareko kudeaketa-neurrien betetze-mailari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Natura 2000 Sareko neurriak kudeatzeko eta ebaluatzeko tresna bat eskuratzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Natura 2000 Sareari atxikitako 29 kudeaketa planen betetze maila ebaluatzeko lanek, tresna batean oinarrituta, aurrera jarraitzen dute.
57/2021 Mozioa, ekainaren 23koa, espezie mehatxatuen euskal katalogoan jasotako flora baskularraren taxonen jarraipen- eta zaintza-protokoloak egiteari buruz eta protokolo horiek Ingurumen eta Hirigintza Batzordean aurkezteari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Adierazitako taxonen jarraipen- eta zaintza-protokoloak egiteko lanak gauzatzen ari dira zerbitzu teknikoak.
70/2021 Mozioa, uztailaren 16koa, tokiko entitateetan energia berriztagarrien proiektuak instalatzeari buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Indarrean dagoen arauzko esparruan ezarritako plan, programa eta proiektuen ingurumen eragina ebaluatzeko prozedurek dagoeneko behartzen dituzte ingurumen organoak, hala nola Arabako Foru Aldundiaren ingurumen organoa, txosten egokiak egitera, esandakoen egokitasuna ebaluatu ahal izateko, haien kokapena eta/edo jarduera eremua kontuan hartuta.
2022
92/2021 Mozioa, azaroaren 28koa, klima aldetik neutroak diren ehun hiri 2030rako: herritarren alde eta herritarrentzat izeneko europar misiorako Vitoria-Gasteizen hautagaitza babesteko, eta jasangarritasuna sustatzeko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko beste neurri batzuk.
Taldea: PNV-PSOE
Egoera: Betetako mozioa.
15/2022 Mozioa, otsailaren 23koa, Klima Araba 2050 Estrategiari buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak bere egin du mozio honetan hartutako konpromisoa.
3/2022 Mozioa, urtarrilaren 19koa, energia berriztagarrien lurralde arloko planari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruz, energia berriztagarrien lurralde arloko planari buruz, natura 2000 sareko kudekaeta-neurrien betetze-mailari buruz, Gorbeialdeko eskualdeko eta Arabako lurralde historikoko gainerako lekuetako natura- eta baso-baliabideen kudeaketari buruz eta energiak sustatzeari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Mozioa beteta zegoen aurreko urteetako mozioei keinu eginez, eta AFAk eskatutako gaiekiko zuen konpromisoa indartzen du.
29/2022 Mozioa, martxoaren 23koa, Gasteiz eta Subijana izeneko zentral hidroelektriko itzulgarrien proiektuei buruz, zeinak aurkeztu baitira Trantsizio Ekologiko eta Demografia Erronkarako Ministerioan.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Betetako mozioa.
31/2022 Mozioa, martxoaren 30ekoa, Arabako natura ingurunea babesteari buruz.
Taldea:PP
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak bere egin du mozio honetan hartutako konpromisoa.
41/2022 Mozioa, apirilaren 27koa, gas naturalaren azken baliabideko tarifaren erabilera arautzen duten arau berriak aztertzeko eta berrikusteko.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak mozioan ezarritakoa betetzen du.
32/2022 Mozioa, martxoaren 30ekoa, Gasteizko Goi Mendien babesari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Aldundiak aintzat hartzen du mozio hau.
48/2022 Mozioa, maiatzaren 18koa, Hegaztien Zuzentarauaren I. eranskinean agertzen diren hegaztiak Entzia Mendilerroaren babeserako eta kontserbaziorako eremu geografikoan barne hartzea babesteko.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak mozioan ezarritakoa betetzen du.
66/2022 Mozioa, ekainaren 22koa, intsektu polinizatzaileak babestearen ingurukoa.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak eta Nekazaritza Sailak mozio honetan ezarritakoak betetzeko lanean jarraitzen dute.
71/2022 Mozioa, uztailaren 13koa, Araban kastorea babestearen ingurukoa.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak eta Nekazaritza Sailak mozio honetan ezarritakoak betetzeko lanean jarraitzen dute.
72/2022 Mozioa, uztailaren 13koa, fauna-istripuen prebentzioaren eta bide azpiegituretan neurriak hartzearen gainekoa, habitaten zatikatzea murriztu dadin, bereziki A-1 errepidean.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak mozioan ezarritakoa betetzen du. Gainera, errepideen foru-sarea hobetzeko proiektu berri bakoitzean, errepideen zatiketa murrizteko beharrezko neurriak sartzen ditu Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko Departamentuak. Egindako obra guztiek eremu horretako sarrerak jasotzen dituzte. Sailak egindako jardueren urteko memoria prestatuko du, Batzar Nagusietara bidaltzeko. Bestalde, bide-segurtasunaren arloko jarduerak egiten dira, faunarekin gerta daitezkeen istripuak prebenitzeko.
80/2021 Mozioa, urriaren 27koa, Bergantzuko Uraren Ibilbidea Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Arloko Plana behin betiko onartzeko prozeduran jasotzeari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Mozioa, lehenengo puntuan beteta. Ingurumen Sailak Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurraldearen Arloko Plana aurkeztu behar du Arabako Batzar Nagusietan, behin betiko onartu ondoren.
55/2022 Mozioa, maiatzaren 29koa, Arabako Lurralde Historikoan energia berriztagarria sortzeko proiektuak garatzearen alde egiteko.
Taldea: PNV-PSE
Egoera: Ingurumen eta Hirigintza Sailak mozioan ezarritakoa betetzen du.