Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna
2019-2023 legealdian onartutako mozioak:
2019
31/2019 Mozioa, urriaren 9koa, Zuiako Haraneko unibertsitate-ikasleen mugikortasunari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Sailak bilera bat egin zuen Zuiako alkatearekin eta bi familiarekin, unibertsitate-ikasketak egitera Bilbora joan behar duten bailarako ikasleen beharrak ezagutzeko. 3700 Bilbao-Vitoria/Gasteiz emakidaren egungo egoera jakinarazi zitzaien (judizializatua), eta, bestetik, Udalak partida bat sortzea ikasleentzako garraio horren kostuaren zati bat diruz laguntzeko.
Altubeko Elkartearekin ere bilera egin zen, eta Murgian geldialdia berriro egiteko eskatu zitzaien, baina Altubeko Kontseiluan Murgian denbora gehiago ez gelditzeko erabakia hartu zela jakinarazi ziguten. 2019ko azaroaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak epaia eman zuen. Epai horren bidez, Aldundiak jarritako errekurtsoa baietsi zen, eta A-3713 eta a- 3714 lineetan haren eskumena eta titulartasuna deklaratu ziren. Epai hori ez da irmoa, eta prozesuaren behin betiko ebazpenaren zain dago.
46/2019 Mozioa, azaroaren 27koa, auto pribatuaren erabilera partekatua sustatzeko eta bultzatzeko hainbat sistema-plataforma digital aztertzea eskatzeko.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: El departamento solicitó el incluir como uno de los puntos del orden del día a tratar el análisis de los diferentes sistemas-plataformas digitales dirigidos a la promoción y fomento del uso compartido del vehículo y ya realizó un análisis previo sobre el histórico de los diferentes sistemas-plataformas digitales de uso compartido de coche utilizados no sólo dentro del THA, sino dentro de la Comunidad Autónoma Vasca y sobre la detección de la oferta existente en la actualidad.
2020
1/2020 Mozioa, urtarrilaren 15ekoa, Artziniegako herritik Arteako santutegira arte doan A-624 errepidearen hiri-zatia udalaren adostasunarekin egokitzeko eta urbanizatzeko eraikuntzari buruzkoa.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Foru Aldundiak Udalari jakinarazi zion obra horiek Obren Foru Planaren barruan eskatu behar zirela, hiri zeharbideak egokitu eta urbanizatzeko atalean, programa horretako obren zati bat finantzatzeko, udal azpiegiturari dagokiona, eta bide azpiegiturari dagokion zatia, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko Sailak finantzatzekoa, AFAren eta Udalaren artean sinatu beharreko hitzarmenaren bidez.
15/2020 Mozioa, otsailaren 26koa, Arabako Mugikortasunaren II. Plana izango denaren garapenari buruz, eta trenbidearen inguruko gaiak tratatzen dituzten Arabako Mugikortasunaren Agintaritzaren bileretan Renfe eta Euskotren inkorporatzeko proposamenari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Maiatzaren 21an egindako Arabako Mugikortasun Agintaritzaren osoko bilkuran, erakundeko gainerako ordezkariekin adostu zen RENFEren ordezkaritzak AMAk osoko bilkuran parte hartu ahal izatea, ALHan lan egiten duten guztien arteko koordinazioa sustatzeko.
23/2020 Mozioa, maiatzaren 27koa, garraioa publiko jasangarriaren erabilera bultzatzeari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Mugikortasuneko Agintaritzaren maiatzaren 21ean egindako osoko bilkuran, Aldundiak adierazi zuen garrantzitsua dela Arabako Garraio Partzuergoa sortzea eta lortzea Arabako Lurralde Historikoko garraio publikoko zerbitzuen tarifa sistema komun bat, landa guneetatik mugitzen diren erabiltzaileei hainbat txartel ordaintzea saihesteko (foru garraiokoak eta hiri garraiokoak).
26/2020 Mozioa, ekainaren 10ekoa, bidaiarien foru garraioari eta COVID-19aren ondorioz sortutako krisi soziosanitarioaren ondorioz hartu beharreko neurriei buruzkoa.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Bide Azpiegitura eta Mugirkotasunak hala eskatuta 2020ko uztailaren 20an agerraldia egin zen, 26/2020 Mozioaren garapenaren berri emateko. Profesionalek,langileek eta garraio kolektiboaren erabiltzaileek hartu beharreko protokoloak eta segurtasun-neurriak izan zituen hizpide, Covid-19ari aurre egiteko.
53/2020 Mozioa, uztailaren 17koa, Vitoria-Gasteizekiko abiadura handiko konexioa bizkortzeko beharrari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Mozio honen eskaera Foru Aldundiare eskumenetatik kanpo geratzen da.
56/2020 Mozioa, uztailaren 20koa, trukatze modala bultzatu eta garraio publikoaren konexioak hobetzeari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Mugikortasuneko Agintaritzak 2020/05/21ean egindako osoko bilkuran, sailak adierazi zuen ez zirela Alavabus lineetako geltokiak kenduko harik eta Arabako Garraio Partzuergoa sortu eta Arabako Lurralde Historikoko garraio publikoko zerbitzuen tarifa sistema komun bat ezarri arte, landa guneetatik mugitzen diren erabiltzaileei hainbat txartel ordaintzea saihesteko (foru garraiokoak eta hiri garraiokoak).
57/2020 Mozioa, uztailaren 20koa, hiri barruko eta hiri arteko garraio publikoa kontuan izateko COVID-19ren krisia dela eta garatu beharreko ezohiko planetan.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Arabako Foru Aldundiak Covid-19ari buruzko ATEren koordinazio mahaian, 2020ko irailaren 24koan, aldarrikatu zuen premiazko laguntza funtsa sortzeko beharra, EAEko garraio publikoaren langileetan Covid-19aren kontingentziak eragindako defizitaren hazkuntza betetzera zuzenduta.
65/2020 Mozioa, urriaren 21ekoa, zeinaren bidez eskatzen baita erantzuna eman dakiola Arabako garraio publiko kolektiboko erabiltzaileen beharrizanei.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak Eskualdeko Garraio Zerbitzua abian jarri zuen Arabako Lautadan, 2020ko abenduan (7., 8. eta 9. erloak). Beste alde batetik, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko martxoan formalizatu zuten A-3700 Bilbo/Gasteiz errepideko bidaiarien garraio publiko erregular berriaren lankidetza kudeaketarako hitzarmena, emakida bateratuko araubidean, eta Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, errepideko erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularraren arloan, bi erakunde horien emakidetako trafiko jakin batzuei dagokienez.
75/2020 Mozioa, azaroaren 25ekoa, COVID-19ren pandemiaren ondoriozko alarma-egoeran garraioa publikoa erabiltzeko neurriei buruz.
Taldea: Elkarrekin Podemos
Egoera: Bide Azpiegituren Sailak Alavabusen eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuaren GIDARIEN ETA ERABILTZAILEEN SEGURTASUN NEURRIEN PROTOKOLOA erabiltzen jarraitzen du. Bestalde, hiriarteko linea erregularren zerbitzu eskaintzari eta Eskualdeko Garraioaren zerbitzuari oso-osorik eutsi zaie. Gainera, esan behar da oraindik ere jarrita daudela babesle-manparak hiriarteko linea erregularren zerbitzua ematen duten autobusen gidatze-postuetan, errotulazio bereziak irauten duela foru-autobusetan eta Eskualdeko Garraioaren zerbitzua ematen duten ibilgailuetan, honako leloa adierazita: “Garraio publikoa: mugikortasun seguru eta jasangarria”, segurtasun neurriei buruzko adierazpen grafikoez gain, eta iragarki bat ematen dela foru autobusetako telebista pantailetan, maskara ongi jantzita eramateak eta isilik bidaiatzeak lagundu egiten dutela aerosolen hedapena murrizten eta, hortaz, seguru bidaiatzen.
2021
11/2021 Mozioa, otsailaren 19koa, Arabako espetxea iragartzeko eta bertara sartzeko bide-seinaleak hobetzeari buruz.
Taldea: Elkarrekin Podemos
Egoera: Saila espetxeranzko norabide seinaleak hobetzeko aukerak aztertzen ari da, indarreko legeriarekin eta aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz, eta bilera bat egin nahi du espetxeko zuzendaritzarekin, seinale horien nondik norakoak azaltzeko.
40/2021 Mozioa, maiatzaren 19koa, abiadura handiko trena Vitoria-Gasteizera heldu eta euskal Y-rekin lotzeari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Hasierako ekintzak ez dagozkio sailari.
56/2021 Mozioa, ekainaren 21ekoa, foru garraio publikoaren zerbitzuetako espazioen aireztapenaren inguruko prebentzio-neurriei buruz eta aerosoletarako esposizioa kontrolatzeko hainbat neurri erabiltzeko gomendioei buruz.
Taldea: Elkarrekin Podemos
Egoera: Bide Azpiegituren Sailak Alavabusen eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuaren GIDARIEN ETA ERABILTZAILEEN SEGURTASUN NEURRIEN PROTOKOLOA erabiltzen jarraitzen du. Bestalde, hiriarteko linea erregularren zerbitzu eskaintzari eta Eskualdeko Garraioaren zerbitzuari oso-osorik eutsi zaie. Gainera, esan behar da oraindik ere jarrita daudela babesle-manparak hiriarteko linea erregularren zerbitzua ematen duten autobusen gidatze-postuetan, errotulazio berezia foru-autobusetan eta Eskualdeko Garraioaren zerbitzua ematen duten ibilgailuetan, honako leloa adierazita: “Garraio publikoa: mugikortasun seguru eta jasangarria”, segurtasun neurriei buruzko adierazpen grafikoez gain, eta iragarki bat ematen dela foru autobusetako telebista pantailetan, maskara ongi jantzita eramateak eta isilik bidaiatzeak lagundu egiten dutela aerosolen hedapena murrizten eta, hortaz, seguru bidaiatzen.
2022
74/2022 Mozioa, uztailaren 15ekoa, euskal Y-aren eta mediterraneoko korridorearen arteko konexioaren ingurukoa.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Mozioa beteta. Mozio horren eskumena Ministerioarena da, eta Arabako Foru Aldundiak hari bidali dizkio jasotako alegazioak.
16/2022 Mozioa, otsailaren 23koa, Madril eta Vitoria-Gasteiz arteko tren-zerbitzuari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Foru Aldundiak proiektuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du.
45/2022 Mozioa, maiatzaren 16koa, garraioaren sektoreari laguntzeko neurriei buruzkoa, erregaiaren prezioaren igoerak izan duen eragina arindu dadin.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko Sailak garraioaren sektorerako zuzeneko laguntzen programa kudeatu du. 925 eskaera izapidetu dira eta Arabako garraio-sektoreko profesional autonomoei eta enpresei ia 2,5 milioi euroko laguntza ekonomikoak ordaindu zaizkie, onartutako programaren esparruan.
65/2022 Mozioa, ekainaren 22koa, Lurralde Historikotik igarotzen den trenbide-bilbea eta horrek Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroarekin dituen konexioak modernizatzeari eta egokitzeari buruzkoa.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Foru Aldundiak lanean jarraitzen du gai horren inguruan.
69/2022 Mozioa, ekainaren 30ekoa, Aiaraldeko C3 trenbidearen eta trenbide-zerbitzuaren mantentze-lanei eta hobekuntzari buruzkoa
Taldea: EH Bildu
Egoera: Foru Aldundiak lanean jarraitzen du gai horren inguruan.
72/2021 Mozioa, irailaren 22koa, San Miguel herrirako sarbideari buruz.
Taldea: EH Bildu/Elkarrekin Araba
Egoera: Bide azpiegituren departamentuari aholkularitza baino ez dagokio, ez baita foru sareko errepidea.
76/2021 Mozioa, urriaren 20koa, Araba eta Bizkai arteko garraio publikoaren eskaintza sendotu eta sustatzeko.
Taldea: PP/Elkarrekin Araba
Egoera: Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan, A-3700 errepideko (Bilbo/Gasteiz) bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzu bateratuaren kudeaketa kooperatiboa egiteko, bi administrazioak lanean ari gara baterako lizitazioaren aurreproiektua egiten amaitzeko. Aurreproiektu horretan hobekuntzak jasoko dira Arabaren eta Bizkaiaren artean eskaintzen den garraio publiko kolektiboko zerbitzuan. Bilbo-Iruñea linearen kontratu berrian, BAT txartela lizitatu da, ordaintzeko bide gisa, baita BARIK eta MUGI txartelen elkarreragingarritasuna ere, indarrean dagoen prezioarekiko % 20ko deskontu automatikoarekin. Deskontu handiagoa BAT txartela Berezi modalitatean dutenentzat, eta deskontuak izango dira joan-etorriko modalitatean erositako txartelentzat.
87/2021 Mozioa, azaroaren 17koa, Iekorako sahiesbideari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Bisita bat egin da Iekora bide-azpiegituren batzordearekin, saihesbidearen trazadurari buruzko informazio-azterlana in situ ikusteko, bai eta zeharbidearen urbanizazio-aurreproiektuari dagokionez udalbatzak egindako eskaera aztertzeko ere.
6/2022 Mozioa, urtarrilaren 26koa, Arabako Lurralde Historikoan energia berriztagarria sortzeari buruz, eta goi tentsioko eta distantzia luzeko sareei buruz.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Departamentuak, hala badagokio, foru-errepideen sarean duen eraginari buruz aurkezten zaion edozein proposamenen berri emango du.
8/2022 Mozioa, otsailaren 9koa, neguko bidezaintza hobetzeko neurriak ezartze aldera.
Taldea: PP
Egoera: Urtero, Sailak neguko bideen plan operatiboa proposatzen du kanpaina bakoitzerako, aurreko kanpainaren emaitzak ebaluatu ondoren. Urrian aurkeztuko da 2022-2023 kanpainarako neguko bidezaintza plana.
68/2022 Mozioa, ekainaren 29koa, hiru lurralde historikoetako erabileraren araberako ordainketari lotutako gaitasun handiko bideen ohiko erabiltzaileei hobariak homogeneizatzeari buruzkoa.
Taldea: EH Bildu/Elkarrekin Araba/PP
Egoera: Batzar Nagusien ponentziak bere saioak amaitu ditu eta ondorioen txostena idazteko lanean ari da. Txosten hori egin ondoren, iritsiko da unea sailak erabakiak har ditzan, aurretik beste bi euskal aldundiekin harremanetan jarri gabe, erabiltzaileei eskainitako neurriak harmonizatzeko.
62/2022 Mozioa, ekainaren 15ekoa, BAT txartelaren erabilera Euskadiko garraiobide ezberdinetara zabaltzeari buruzkoa.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2022ko ekitaldiaren erdialdean lizitatu zuen BAT txartelaren erabilera zabaltzeko laguntza teknikoko kontratua Bizkaiko hiri barruko eta hiriarteko garraio publikoan (Bilbobus eta Bizkaibus), 2023an ezartzeko prest egotea aurreikusita. Bestalde, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan (Lurraldebus) BAT ezartzeko prozesuan dago. 2023an jartzea aurreikusten da.