Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

2019-2023 legealdian onartutako mozioak:

2019

34/2019 Mozioa, urriaren 23koa, Arabako zerga-araudia ebaluatu eta aldatzeari buruz

Taldea: PP

Egoera: Azken zerga erreformaren ebaluazioa oraindik ez da gauzatu. Covid-19ak eragindako krisi ekonomikoaren  ondorioz, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen lana lehenetsi behar izan da, zerga-izaerako neurrietan zentratuz, enpresen eta familien likidezia ziurtatzeko eta ekonomia berreskuratzeko. Hori dela eta, ebaluzioa atzeratu egin da, eta 2021ean egingo da. 


47/2019 Mozioa, azaroaren 27koa, Arabako eta Euskadiko herritarrak jokoaren eta apustuen negozioaren aurrean babesteari buruz.

Taldea: Elkarrekin Araba 

Egoera: Jokoaren gaineko zergen analisia Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Batzordean La presentación en la Comisión de Hacienda, Finanzas y Presupuestos del análisis sobre la tributación al juego en el plazo de 6 meses no se ha llevado a efecto. La situación de crisis económica derivada de la pandemia ocasionada por la COVID-19, ha hecho necesario priorizar el trabajo del Departamento de Hacienda, Finanzas y Presupuestos, centrándose en la adopción de medidas de carácter fiscal para asegurar la liquidez de las empresas, las familias, y recuperar la economía. En consecuencia, el análisis ha sido pospuesto.  

2020


17/2020 Mozioa, otsailaren 26koa, alokairu babestua eta alokairuko errenten tributazioa hobetzea bultzatzeko

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Alokairutik datozen errentei ezartzen zaien zerga-araudia aldatzea, baita ohiko etxebizitzaren errentamendua ere, Pertsona Fisikoen eta Sozietateen gaineko Errentaren erreformaren testuinguruan egitea aurreikusita dago, beste lurralde historiko batzuetako harmonizazioa eta koordinazio irizpideekin.


22/2020 Mozioa, maiatzaren 27koa, zerbitzu publikoak mantentzeko eta sendotzeko neurri fiskalei buruz.

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Azken erreforma fiskalaren ebaluazioari ez zaio oraindik heldu.

COVID-19k eragindako pandemiaren ondorengo krisi ekonomikoaren ondorioz, beharrezkoa izan da Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Departamentuaren lana lehenestea, zerga-arloko neurriak harmonizazio fiskaleko eta nahikotasun finantzarioko irizpideekin hartzean zentratuz, eta zerga-urgentziazko zortzi Dekretu Arautzailetan, foru-arau batean eta foru-akordio batean ezarritako 29 neurri baino gehiago hartuz, zerbitzu publikoak, pertsonen arreta eta berreskurapena bermatzeko eta indartzeko.

Jarduera Bestalde, zerga-iruzurraren aurkako borrokaren arloan, 2019an Ikuskapen Zerbitzuak 3.998 espediente egiaztatu zituen, eta aurreko ekitaldian, berriz, 3.868. Egindako jarduketen kopurua 130 gehiago izan zen. Era berean, Europako ekintza-batasunaren esparruan, aldaketak egin dira Arabako zerga-araudian, barne-merkatuaren funtzionamenduan eragin zuzena duten zerga-saihestearen praktiken aurkako arauak indartzeko.


25/2020 Mozioa, ekainaren 4koa, enpleguari, jarduera ekonomikoari eta ehun produktiboari eusteko eta haien suntsipena geldiarazteko.

Taldea: PP

Egoera: Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Sailetik zerga-izaerako hainbat neurri hartu dira eta ari dira hartzen, Premiazko Zerga Dekretu Araugileetan biltzen direnak. Beste sail batzuek hartutako neurriekin batera, Arabako Foru Aldunditik krisi ekonomikoaren kudeaketa eta sozialean laguntzen ari dira.


52/2020 Mozioa, uztailaren 15ekoa, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako etxebizitza hutsen aprobetxamenduari buruz.

Taldea: Elkarrekin Araba 

Egoera: Inor bizi ez diren etxebizitzetan egin beharreko esku-hartzeen kuantifikazio eta planifikazio ekonomikoaren prozedura Enplegu, Merkataritza eta Turismo eta Foru Administrazioaren, Zerbitzu Orokorren, Sailari dagokio. Hala eta guztiz ere, hori egiteko hiru hilabeteko epea oraindik ez da amaitu.

2021


8/2021 Mozioa, otsailaren 10ekoa, COVID-19ren pandemiaren ondorio ekonomikoen kalte gehien jasan duten zergadunei babesa emateko zerga-neurriei buruz

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Mozio hau dela bide, Arabako Foru Aldundiari eskatzen zaio pandemiak kaltetutako zergadunei laguntzeko neurriak hartzen jarrai ditzala eta enplegua eta susperraldi ekonomikoa bultza ditzala. Ildo horretan, esan behar da izurriteak iraun duen aldi osoan zehar, eta une honetan ere bai, susperraldi ekonomikoari heltzea eta enpleguari eustea izan direla, eta badirela, araugintzan kontuan hartu eta hartzen diren funtsezko abiaburuetako batzuk. Ondorio horietarako, ildo horretako neurri ugari hartu dira iazko martxotik hona. Beste alde batetik, 2014ko eta 2018ko erreformak berrikusteko prozesuetan, pandemiaren ondorioen azterketak txerta daitezela eskatzen da mozioan. Horren haritik, adierazi behar da zerga-sistemaren berrikuspenari ekiten zaionean, berrikuspen horrek kontuan hartuko duela, jakina, pandemiak sorrarazitako egoera, bai eta une horietan izan den egoera ere. Ezin da zerga berrikuspenik egin gure gizartearen egoera kontuan hartu gabe.


25/2021 Mozioa, martxoaren 24koa, etxebizitza eskubideari eta etxebizitza hutsen alokairuari buruz.

Taldea: Elkarrekin Podemos

Egoera: Mozio honen bidez, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren (EZKO) baitan, biztanleriaren etxebizitza eskubideari lotutako neurriak azter daitezela eskatzen zaio Arabako Foru Aldundiari. Ildo horretan, esan behar da 2021. urtean hainbat bilera egin direla EZKOren barruan etxebizitzaren zerga tratamendua aztertzeko.


32/2021 Mozioa, apirilaren 21ekoa, Ekarpenen Legeari buruz.

Taldea: PP

Egoera: Orain dela gutxi, euskal erakundeek ekarpenen lege proiektu bat onartu dute, eta Eusko Legebiltzarrak izapidetuko du.


39/2021 Mozioa, maiatzaren 19koa, nazioarteko organismoek politika fiskalaz egindako proposamenei buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: 2021. urtean, hainbat bilera egin dira Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren baitan, balizko zerga erreformak aztertzeko. Mozioan eskatzen da berrikuspen horietan kontuan har daitezela nazioarteko erakundeek partekatzen dituzten proposamen fiskalak. Ildo horretan, esan beharra dago zerga erreforma bat egiten den guztietan kontuan hartzen direla gure inguruko herrialdeetako nazioarteko erakundeen azterlanak eta eskura dauden azterketak. Azterlan horiek beti hartzen dira kontuan, eta, aldi berean, arreta berezia jartzen da gure lurraldearen ezaugarrietan.


59/2021 Mozioa, ekainaren 23koa, jarduera ekonomikoa berreskuratu eta dinamizatzen laguntzekoeta kalitateko enplegua sortu eta mantentzeko behar den arau -aldaketari buruz

Taldea: PP

Egoera: Mozio hau dela medio, Arabako Foru Aldundiak, zerga berrikuspenetan eta EZKOren esparruan, bereziki, jarduera ekonomikoa suspertzea eta bizkortzea, enplegua sortzea eta enpleguari eustea kontuan har ditzala proposatzen da. Ildo horretan, esan behar da izurriteak iraun duen aldi osoan zehar, eta une honetan ere bai, susperraldi ekonomikoari heltzea eta enpleguari eustea izan direla, eta badirela, araugintzan kontuan hartu eta hartzen diren funtsezko abiaburuetako batzuk. Ondorio horietarako, ildo horretako neurri ugari hartu dira iazko martxotik hona.


69/2021 Mozioa, uztailaren 16koa, ticketBAI sistemaren ezarpenari buruz

Taldea: PP

Egoera: Badago foru arau bat fakturatzeko tresna teknologikoak erabiltzeko betebeharra arautzen duena. Laster onartuko da betebehar hori garatzen duen foru dekretua. Ezarpena pixkanaka-pixkanaka egingo da, zergadunaren jardueraren arabera, eta doako aplikazio bat egongo da zergadunen eskura, Arabako Foru Aldundiak garatuta. Beraz, esan daiteke mozio hau laster beteko dela oso-osorik.

2022


51/2022 Mozioa, maiatzaren 25ekoa, Arabako autonomoen PFEZ-ari dagozkion zerga itzulketak arintzekoa.

Taldea: Elkarrekin Araba

Egoera: Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren ardura da zergen itzulketak arintzea, aurkeztutako aitorpenek horretarako aukera ematen duten neurrian.


55/2021 Mozioa, ekainaren 16koa, tokiko entitateei argindarra eta hidrokarburoak garraiatzeko hainbat instalaziok tokiko herri-jabaria esklusibotasunez erabiltzeagatiko eta baliatzeagatiko tasa berria ezartzeko aholakularitzari buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Aldundi honek lanean jarraitzen du hala eskatzen duten toki-erakundeei laguntza eta aholkularitza emateko. Aholkularitza hori berme juridiko handienarekin eskaini eta eskaintzen jarraituko da. 2022ko maiatzean, enpresa bati esleitu zaio 3 toki-erakunderekin proiektu pilotu bat egitea, toki-erakunde horietan tasa ezartzeko.


81/2021 Mozioa, azaroaren 8koa, kontratazio publikoaren arloko araudia betetzeari buruz.

Taldea: PP

Egoera: Arabako Foru Aldundiak, bai eta haren erakunde autonomoek, sozietate publikoek eta foru-sektore publikoa osatzen duten erakundeek ere, Kontratazio Publikoaren araudiaren arabera jarduten dute beti, eta, bereziki, kontratatzeko debekuen arabera.


33/2022 Mozioa, apirilaren 7koa, COVID-19 maileguak jaso zituzten enpresei buruz.

Taldea: PP

Egoera: Mozioa beteta. Eusko Jaurlaritzari helarazi zaio, eta hark erantzun egokia eman du, eta urtebeteko gabealdia eman die bertan behera utzitako maileguei.


44/2022 Mozioa, maiatzaren 11koa, Arabako Foru Aldundiak hartutako neurriei buruzkoa, Ukrainako inbasioaren ondorio ekonomikoak arindu daitezen.

Taldea:  PP

Egoera: Mozioa aurkeztu aurretik, Arabako Foru Aldundiak honako neurri hauek hartu zituen: apirilaren 5eko Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2022 NANa, gertakari ezohikoek eragindako krisiari aurre egiteko. 7/2022 NANa, apirilaren 26ko Foru Gobernu Kontseiluarena, energiaren arloko zerga-neurriak eta beste tributu-neurri batzuk onartu zituena. Ukrainako gerrak eragindako egoeraren etengabeko azterketaren ondorioz, honako hauek ere onartu dira: abuztuaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluaren 10/2022 NANa, Estatuak hainbat zergatan sartutako zenbait aldaketa Arabako zerga-araudira egokitzeko. 11/2022 NAN, abuztuaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluarena. Egungo inflazio-egoerari aurre egiteko zerga-neurriak onartzea. 466/2022 Foru Agindua, lehen Diputatuorde Nagusiarena eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuordearena, uztailaren 27koa. Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzako laguntza eskatzeko prozedura onartzea (11/2022 Errege Lege Dekretua, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko neurri jakin batzuk hartu eta luzatzen dituena).


53/2022 Mozioa, maiatzaren 25ekoa, Ukrainan egindako inbasioak sortutako krisi egoera honetan Arabako Foru Aldundiak hartutako neurriak babestekoa.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Mozioa aurkeztu aurretik, Arabako Foru Aldundiak honako neurri hauek hartu zituen: apirilaren 5eko Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2022 NANa, gertakari ezohikoek eragindako krisiari aurre egiteko. 7/2022 NANa, apirilaren 26ko Foru Gobernu Kontseiluarena, energiaren arloko zerga-neurriak eta beste tributu-neurri batzuk onartu zituena. Ukrainako gerrak eragindako egoeraren etengabeko azterketaren ondorioz, honako hauek ere onartu dira: abuztuaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluaren 10/2022 NANa, Estatuak hainbat zergatan sartutako zenbait aldaketa Arabako zerga-araudira egokitzeko. 11/2022 NAN, abuztuaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluarena. Egungo inflazio-egoerari aurre egiteko zerga-neurriak onartzea. 466/2022 Foru Agindua, lehen Diputatuorde Nagusiarena eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuordearena, uztailaren 27koa. Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzako laguntza eskatzeko prozedura onartzea (11/2022 Errege Lege Dekretua, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko neurri jakin batzuk hartu eta luzatzen dituena).