Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa
2019-2023 legealdian onartutako mozioak:
2020
11/2020 Mozioa, otsailaren 7koa, energia aurrezteko proiektuak bultzatzera eta iturri berriztagarriak erabiltzea babestera zuzendutako laguntzei buruzkoa.
Taldea: PP
Egoera: Mozioa gai turistikoetara eta AFAk laguntzak ezartzera xedatzen da, baina ez Zuzendaritzarekin zuzeneko lotura duten gaietara. Onartutako azken testuan, EVEri aurrezki energetikorako proiektuetarako laguntzak indartzera eta energia berriztagarrien erabilera babestera premiatuko zaio. Hortaz, Zuzendaritza honi ez dagokio ekintzarik burutzea.
13/2020 Mozioa, otsailaren 12koa, Araban biztanle gutxien duten inguruetan ekintzailetasuna sendotu eta babesteari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Merkataritza eta ostalaritzako deialdiak argitaratu ditugu, besteak beste, merkatal dendak babesteko konpromisoa hartzen da, biztanle gutxien dituzten udalerrietan diskriminazio positiboa eginez.
16/2020 Mozioa, otsailaren 26koa, euskal kultur ondarearen arloko araudiaren pean dauden Eraikinen Ikuskapen Teknikoei buruz, eta tokiko entitateei arlo horretan dituzten betebeharrak betetzeko babesa emate aldera.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Kasu honetan, hasierako mozioak eskatzen du laguntza-lerroak sor daitezela, bai partikularrentzat, bai udalentzat. Hori ez dagokigu zuzendaritza honi, baina baliteke Kultura Sailari ematea.
Azken testuan, AFAri eskatzen zaio EITei eta haien obrei laguntzeko, horiek kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko neurriak har ditzala, Arabako Lurralde Historikoan euskal kultura-ondarearen araudia bete behar duten eraikinetan. Alde horretatik, adierazten dugu Arkitektura Zerbitzuak kontratatzen (kontratatzen) dituela EITak Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoak diren Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Araudiak behartzen dituen eraikinetan, bai eta horien ondoriozko obrak eta haien jarraipena.
25/2020 Mozioa, ekainaren 4koa, enpleguari, jarduera ekonomikoari eta ehun produktiboari eusteko eta haien suntsipena geldiarazteko.
Taldea: PP
Egoera: Enplegu, Merkataritza eta Turismo Zuzendaritzatik hainbat ekimen jarri dira martxan, gure produkzio-sarea mantentzera bideratuta, zerbitzuen sektorearekin lotuta; horrela, inbertsiorako babes-lerroak ireki dira, baita bizitzen ari garen osasun-egoeratik datozen gastuen finantzaketarako ere. Bestalde, langabezian zeuden langileak kontratatzea babestu da, bai behin-behineko izaerarekin, bai mugagabeak ere.
39/2020 Mozioa, uztailaren 3koa, Aiarako turismoaren sustapenari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Elkarlana egon da Eskualdean, Aiarako Eskualde osoan aurrekontuetan esfortzu bat eginez; azken urteotan de 336.420.43 euroko aurrekontuaren esfortzua eragin du. Dirulaguntzen txostenean ikus daitezke garatutako ekintzak.
52/2020 Mozioa, uztailaren 15ekoa, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako etxebizitza hutsen aprobetxamenduari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: Mozioa berrikusi ondoren, gure zerbitzuen eremua gainditzen duten hainbat planteamendu egin dira, hala nola etxebizitzak eskura jartzea.
Hala badagokio, Arkitektura Zerbitzuak, Ogasun eta Gizarte Zerbitzuetako sailek zehaztu ondoren zein etxebizitza dauden hutsik (baldin badaude) eta guri jakinarazi ondoren, egokitzapen-kostuen balioespen zenbatetsia egiteko lan egin dezake.
Balorazio hori eginda, Arkitektura Zerbitzuak egin ahal izango balu, hurrengo agertokira igaroko ginateke.
34/2020 Mozioa, ekainaren 26koa, txartelen eta bitarteko elektronikoen bidez egiten diren ordainketak direla-eta bankuek kobratzen dituzten komisioak ezabatzeko beharrezkoak diren lege-aldaketak azter ditzatela eskatzeko, COVID-19ak eragindako osasun-arriskuak irauten duen bitartean.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Merkatarien erakundeetatik harremanetan jarri dira banku-erakundeekin, eta Aldundiaren aldetik gure babesa eman diegu, lurraldeko saltokien digitalizazioa sustatzen ari garelako, hain testuingurura egokitzen den prestakuntzagatik apustu eginez, egoeraren diagnostikoa aurrez jasota; behar teknologikoen arloan inbertsioetarako laguntzak emanez.
62/2020 Mozioa, urriaren 15ekoa, COVID-19ren aurrean Guardiako Ardoaren Etxean eta nekazaritza- eta abeltzaintza ustiategietan hartu beharreko neurriei buruz.
Taldea: PP
Egoera: Arabako Foru Aldundiak “Koronabirusa prebenitzeko jarduketa-jarraibideak” dokumentuan jasotako prebentzio neurri kolektiboak eta banakoak aplikatzen jarraitzen du. AFAk txandakako sistema bat instalatu zuen −display elektronikoz eta haririk gabeko aktibazioz hornituta− 2020ko irailean erabiltzaileei arreta emateko, bai eta gel hidroalkoholikoz eta alkoholez beteriko banagailuak. Era berean, laginak hartzeko mahai bat ere jarri zuen. Beste alde batetik, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak, Nekazaritza Sailak eskatuta, pertsona bat izendatu zuen laginak emateari, erresgistratzeari eta manipulatzeari lotutako zeregin gehigarriak egiteko, COVID-19ak sorrarazitako pandemiaren egoerak eskatzen zituen aparteko higiene-baldintzen ondorioz, ardogintza berrien 2020ko kanpainan eta, geroago, Arabako Errioxako ardoen kalifikazioak kontrolatzen laguntzeko. Izendapenak 2020ko urriaren 1etik abenduaren 15era arteko indarraldia izan zuen.
73/2020 Mozioa, azaroaren 18koa, Arabako ostalaritzaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreak babesteko neurriei buruz.
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egoera: Ostalaritzarako laguntza berariazkoak izan dira aurten lehen aldiz, 500.000 euroko zuzkidura erabilita. COVID-19aren eraginez, 1.166.400 euroko inbertsioak eta gastu arrunta ordaindu da, merkataritza, turismo eta ostalaritza arloetan. Merkataritza eta turismo arloentzako bonuak atera ditugu (600.000 euro).
81/2020 Mozioa,abenduaren 16koa, Aiaraldeko suspertze sozioekonomikoari buruz.
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egoera: “Legebiltzarreko ponentzia ez da amaitu, baina dagoeneko bilerak egin ditugu SARTUrekin eta Laudioko eta Amurrioko udalekin, langabezia arinduko duten ekintzak bateratzeko eta koordinatzeko. - ABEEEek eragindako pertsonak diskriminazio positiboa erabiliz kontratatzeko laguntza, Lanbideren prestakuntzazko eguneratze programarekin lankidetzan. - ABEEEek eragindako pertsonak diskriminazio positiboa erabiliz kontratatzeko laguntza, Lanbideren prestakuntzazko eguneratze programarekin lankidetzan”.
2021
21/2021 Mozioa, martxoaren 10ekoa, plastikoen kontsumoa murrizteari buruz eta plastikoak.birziklatzeari buruz
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egoera: Arabako Foru Aldundiaren bulegoetan hondakinak gaika biltzeko plan pilotuaren barruan, guztira plastikozko ontzientzako 44 edukiontzi jarri dira Arabako Foru Aldundiaren hainbat bulegotan. Errotuladoreak eta boligrafoak biltzeko eta birziklatzeko 4 edukiontzi jarri dira. Era berean, Inprenta Zerbitzuak film konpostagarria erabiltzen hasi da fardelen bilgarrietan, plastiko erretraktilatuaren ordez.
26/2021 Mozioa, martxoaren 24koa, turismoaren sektoreari babesa emateko.
Taldea: PP
Egoera: Kuadrillekin koordinatuta, estatu mailako kanpaina bat egin da, “Zatoz bidaiatzera/Ven a Viajar” izenekoa, eta emaitza garrantzitsua ondu du. Maiatzetik hona, estatuko bidaia agentzia eta kazetari nagusiekin bildu gara.
64/2021 Mozioa, uztailaren 9koa, SARS-CoV-2 infekzioaren aerosol bidezko transmisioari dagokionez behar diren prebentzio-neurriei buruz.
Taldea: ELKARREKIN PODEMOS
Egoera: AFAk bere prebentzio zerbitzuek zehaztutako neurriak aplikatzen jarraitzen du, gune itxien aireztapenari eta zerbitzuek emandako gomendioei dagokienez.
66/2021 Mozioa, uztailaren 14koa, Arabako estrategia agroalimenario iraunkor baten alde eta tokiko elikagaiak zein beren ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko.
Taldea: EH Bildu
Egoera: Eragiten ez dizuen arren, ESFERICA jaialdia sustatu dugu. Arabako Errioxako ardoa eta upategiak sustatzen ditu jaialdi horrek, eta Araba sustatzeko bidaia guztietan tokiko produktuak aurkezten ditugu.
67/2021 Mozioa, uztailaren 14koa, Nerbioiko ur-jauziaren ingururako sarbideei buruz.
Taldea: PP
Egoera: “Azken gaiari dagokionez, bisitatzen gaituztenei gure artean egun gehiago emateko pisuzko arrazoiak ematen dituen lurralde osoko proposamenetan oinarritzen da gure sustapen-estrategia. Proposamen horiek, egituraz, Arabako kuadrilla guztietako planak eta baliabideak biltzen dituzte, eta, jakina, Aiarakoak ere bai.
Azken sei urteetan egindako proposamen guztiak berrikus daitezke, honako honetatik hasita: “Mahasti eta harresi artean” liburuxka eskatuenetakoa, Artziniega eta Aiaraldea eta bertako txakolina Arabako Errioxara doazenei gerturatzea helburu duena (Arabako turismoaren ate nagusia, Gasteizekin batera). Eta gainerakoekin jarraituta: Araban galtzeko ibilbideak, Blaitu Arabaz, Ibilbideak motorrean, Running-Walking, Kirol turismoa, Autokarabanen turismoa, Familia turismoa…
Proposamen horiek guztiak esteka honetan ikus daitezke: https://alavaturismo.eus/eu/deskargak.
Sustapen-ekintza zehatzei dagokienez, adibidez, kanpaina bat garatu dugu Bilbon eta Bizkaian, eta Aiaraldea da gai nagusia sormen lan horretan. Gabonetan kaleratu genuen antzeko kanpaina batean ere izan zen gai nagusia.
Txakolinaren ibilbidea eta Aiaraldea sustatu ditugu sare sozialetan zabaldutako bideo batean, bai eta Magazine Tour aldizkariaren udaberriko edizioa ere. Aldizkari hori Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako hoteletan banatzen da.
2022
5/2022 Mozioa, urtarrilaren 26koa, Vitoria-Gasteizko merkataritza eta ostalaritza txikiari babesa emateko.
Taldea: PP
Egoera: Joan den 2021ean, saltoki txikiei eta ostalaritzari laguntzeko hainbat laguntza-programa garatu dira, hala nola:
- COVID-19ak Arabako merkataritza-sektorean eragindako jarduera-gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzak (Kontseiluaren eta Foru Gobernuaren martxoaren 2ko 84/21 Erabakia).
- COVID delakoak Arabako merkataritza- eta ostalaritza-sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzak (Foru Gobernuaren Kontseiluaren 107/21 Erabakia, martxoaren 9koa).
- Arabako ostalaritza-sektoreari laguntzeko ezohiko laguntzen programa (Foru Gobernuaren Kontseiluaren otsailaren 16ko 62/21 Erabakia).
- DENDATIC ekimena, Arabako merkataritza-establezimenduetan diagnostikoak eta digitalizazio-planak egiteko.
- Arabako udaletan landa-merkataritza suspertzeko laguntzak (martxoaren 2ko 139/21 Foru Agindua).
- Arabako udalerrietako espazio publikoetan merkataritza biziberritzeko laguntzak (otsailaren 25eko 130/21 Foru Agindua).
2022an laguntza-deialdi hauek onartu dira:
- Merkataritza-sektoreko inbertsioetarako laguntzak (102/2022 Foru Agindua, otsailaren 11koa).
- TicketBAI abian jartzeko ezohiko laguntzak (48/2022 Erabakia, otsailaren 8ko Foru Gobernu Kontseiluarena).
- Arabako udaletan landa-merkataritza suspertzeko laguntza (ekainaren 3ko 279/22 Foru Agindua).
Era berean, laster DENDATIC ekimenaren edizio berri bat egingo da.
2/2022 Mozioa, urtarrilaren 19koa, pandemiaren ondorioz ostalaritza eta sukaldaritzaren sektoreak bizi duen egoerari buru
Taldea: EH Bildu
Egoera: Joan den 2021ean, ARABAKO OSTALARITZAKO SEKTOREARI LAGUNTZEKO APARTEKO LAGUNTZEN deialdia egin zen (62/2021 Erabakia, otsailaren 16ko Foru Gobernu Kontseiluarena). Laguntza horien barruan, 359 ostalaritza-lokal izan dira onuradun. Gainera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak gaineratu du Arabako Ostalaritzako SEKTOREARI LAGUNTZEKO APARTEKO LAGUNTZEN deialdia egin zela 2021ean (62/2021 Erabakia, otsailaren 16koa, Foru Gobernu Kontseiluarena). Laguntza horien barruan, 359 ostalaritza-lokal izan dira onuradun.
64/2022 Mozioa, ekainaren 22koa, enplegua egonkortzeko prozesuetarako deialdiei buruzkoa.
Taldea: PP
Egoera: Mozioaren azken bi puntuak negoziazio-fasean dauden arren, Enplegua Sustatzeko Sailak jakinarazi du espero duela irailean beste bizpahiru bilera egitea eta aipatutako deialdiak onartzea. Bestalde, Gizarte Politiketatik honako hau gehitu da: mozio honek Eusko Jaurlaritzari eta AFAri eskatzen die. GOFEren kasuan, Lanpostuen Zerrendak eta hautaketa- eta betetze-prozesuetan bat datoz Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoarekin. Dekretu hori eta haren edukia Eusko Jaurlaritzak arautzen ditu, eta nahitaez bete beharrekoa da, baina administrazioek ezin izango dute derrigortasunari lotutako lanpostuen ehunekoa murriztu. GOFEko lanpostuetan adierazitako profilei dagokienez, horien ezaugarriei erantzuten diete. Hautaketa-prozesuetan euskararen ezagutza baloratzeari dagokionez, aipatutako dekretuan jasotakora egokitzen da.
17/2022 Mozioa, martxoaren 4koa, LEPetan desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazei buruz.
Taldea: PP
Egoera: Mozioaren lehen orrialdeari dagokionez, enplegua sustatzeko sailak etengabeko harremana izan du Elkarteen Federazioarekin eta Elkarteen Elkarteekin. Horren ondorioz, deialdia eta oinarriak – Martxoaren 16ko 157/2022 Foru Agindua – Argitaratu zituen, baita horren inguruan egiten ari diren jarduketak ere. Gainera, aurten APDEMAk LEP prestatzeko ikastaro bat antolatu du, motu proprio kudeatuz.Eta mozioaren bigarren puntuari dagokionez, sailak iragarri du martxoaren 18an argitaratu zela gai-zerrenda Enplegu Atarian.
43/2022 Mozioa, maiatzaren 11koa, Arabako Errioxako oliba-sektorea suspertzeko aukerari buruz.
Taldea: Elkarrekin Araba
Egoera: 2022ko maiatzaren 19an bilera bat egin zen Arabako Errioxako Olibondoa eta Olioa Sustatzeko Elkartearekin (APRORA), ikuspegi turistikotik (oleoturismoa) elkarteak gara zitzakeen jarduerak ahalbidetzeko, hala nola urtemuga aurkeztea, hedapen-bideak (sustapen-bideoa, elkartearen dibulgazio-liburuxka, etab.). Gainera, Nekazaritza Sailak APRORAren Ekintza Planean aurreikusitako jarduerak garatzen laguntzen du aurrekontuetan, batez ere aholkularitza teknikoari, laborearen sustapenari eta Arabako olioaren kontsumoa bultzatzeari dagokienez.
23/2022 Mozioa, martxoaren 16koa, TicketBAI-ren ezarpenari buruz.
Taldea: PP
Egoera: Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 8ko 48/2022 Erabakiaren bidez, 2022ko ekitaldian merkataritza-sektorean TicketBAI abian jartzeko ezohiko laguntzen deialdia onartu zen.Deialdi honek eskaerak aurkezteko epea luzatu du 2021eko abenduaren 1eko 14: 00ak arte.