Lurralde Oreka

2019-2023 legealdian onartutako mozioak:

2019

42/2019 Mozioa, azaroaren 20koa, lurraldeko toki entitateei larrialdietarako laguntza emateko deialdiak erregulatzeari buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Aldundiak, Foru Gobernu Kontseiluaren abenduaren 10eko 786/2019 Erabakiaren bidez (2020ko urtarrilaren 3an argitaratua), 2020rako larrialdietarako laguntzen deialdia onartu zuen, 500.000 euroko zenbatekoarekin. Deialdiaren erregulazioan lan egin da, eta, 2020ko aurrekontua betearazteko foru-arauaren berritasun gisa, xedapen gehigarri bat sartu da, zeinak gehienez ere Foru Planaren urtekoaren % 6 erreserbatzen baitzuen larrialdiko eta ustekabeko obrak finantzatzeko. Orain arte bi diru-laguntza emakida onartu dira: lehena 354.040 €ko bost proiekturekin, bigarrena 219.422,2 €ko hiru proiekturekin, eta gaur egun jasotako proposamenak aztertzen ari gara, hirugarren emakida batean gauzatuko direnak.

2020


4/2020 Mozioa, urtarrilaren 15ekoa, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eskatzen baitzaio susta dezala Arabako Lurralde Historikoak hiru anbulantzia medikalizatu jar ditzala.

Taldea: PP 

Egoera: Osasun ordenamendua Osasun Sailaren ardura da eta, hortaz, berari dagokio hura era egokian dimentsionatzeko behar diren azterlanak egitea eta irizpideak finkatzea. Hala ere, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak beharrezko baliabideak, hau da, lekuak, ipini ditu SISEU guztietan anbulantziak kokatu ahal izateko. Horietako azkena aurten bertan izan da, Espejoko SISEUn. Baita ere, lanean ari gara Laudioko SISEUn anbulantzietarako leku nahikoa izan dadin proposatu den eraberrikuntzaren ondoren.


30/2020 Mozioa, ekainaren 17koa, COVID19ak eragindako krisi soziosanitarioak Arabako tokiko erakundeen finantzaketan izan dituen ondorioei eta arlo horretan hartu beharreko neurriei buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Aldundiak gaur egun mantentzen du toki-erakundeei zuzendutako finantzaketaren foru lerro aurrekontuan, zehazki '10203.1601.3590001 partidan, 30.000 euroko zenbatekoarekin. Arabako Foru Aldundiak dagoeneko jarri ditu baliabideak eta mekanismoak toki-erakundeekin proposamen bat adosteko, diru-bilketaren balizko murrizketaren eragina txikiagoa izan dadin. Udal guztiak gonbidatu dira, orain arte, bi bileretara, non proposamen bat adostu eta lurraldeko udal gehienek onartu zuten. Gainera, CATALFAn tratatu eta bozkatu da. Foru Aldunditik uste dugu hori dela jarraitu beharreko bidea, adostasuna bilatzea eta modu koordinatuan jardutea krisialditik ahalik eta lasterren ateratzeko.


44/2020 Mozioa, uztailaren 9koa, batxilergoko, erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetako eta bizi diren udalerritik beste batera joan behar duten gazte ikasleei garraiorako dirulaguntzak emateko lerroaren deialdiari buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Gobernu Kontseiluaren uztailaren 14ko 319/2020 Erabakiaren bidez (uztailaren 15eko ALHAO, 12. zk.), ikasle gazteei garraiorako diru-laguntzak emateko deialdia onartu zen. Hautemandako eskaria dela eta, Lurralde Orekaren Sailak mozioa bete du, eta deialdia hobetu du tarte osagarriari dagokionez. Laguntzen deialdian beste tarte bat gehitu da: bidaien justifikazioaren % 50-80; izan ere, joan den ekitaldira arte, joan-etorrien % 80 egin behar zen ikasturtean, eta justifikazio txikiagoko kasuak gertatzen dira.


45/2020 Mozioa, uztailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko Emergentzia Plana eguneratzeko aldaketa klimatikoaren eragin kaltegarriekin, muturreko fenomenoekin eta hondakin arriskutsuen kudeaketarekin lotutako lurraldeko bulnerabilitate berriei.

Taldea: Elkarrekin Araba

Egoera: Uneotan Arabako Lurralde Historikoko Larrialdi Plana eguneratzen gaude, 2021eko lehen seihilekoan aurkeztu ahal izateko. Batzarreko taldeei zirriborroa bidali ostean egingo da aurkezpena.


48/2020 Mozioa, uztailaren 15ekoa, Arabako Foru Aldundiari eskatuz beharrezko neurriak har ditzala tokiko erakundeen iraunkortasuna bermatzeko, hitzartutako zergen bilketan murrizketak egongo direla aurreikusita.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Ogasunak irailaren 1eko 406/2020 akordioaren bidez Foru Araua proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan, horren bitartez, Arabako toki erakundeentzako hainbat finantzaketa eta aurrekontu neurri ezartzen dira. Arauan jasotzen denez, toki konkurrentziako zerbitzu publikoen kudeaketa eta prestazioa babesteko asmoz, Arabako Foru Aldundiak ezohiko neurriak hartu ahal izango ditu, arrisku partekatuaren printzipioa haustea eraginarazi ezingo duena, ezta Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu-egonkortasuna arriskuan jarrarazi ere.


50/2020 Mozioa, uztailaren 15ekoa, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko larriaren aurrean Arabako Lurralde Historikoko Tokiko Erakundeek beste diru-sarrera iturri bat izan dezaten. Horretarako, hainbat instalaziok tokiko jabari publikoa aprobetxatzeagatiko tasa bat ordain dezatela ezartzea sustatu nahi da, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Aldundia informazioa biltzen ari da, ezarritako epearen barruan txostena egin ahal izateko. 

2021


1/2021 Mozioa, urtarrilaren 13koa, udalerrien arteko mugikortasunari buruz.

Taldea: Arabako popularrak 

Egoera: LABIk ezarri ditu mugak. Batzorde horrek hartutako erabakiak babesteko, Lurralde Orekaren Sailak horren berri eman die kontsultatu duten erakundeei.


4/2021 Mozioa, urtarrilaren 20koa, Arabako larrialdiko osasun-garraio sareari buruz.

Taldea: Arabako popularrak 

Egoera: Arabako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari helarazi diote mozioa.


16/2021 Mozioa, otsailaren 24koa, landa-inguruneko txertaketari buruz. 

Taldea: Arabako popularrak 

Egoera: Arabako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari helarazi diote mozioa.


22/2021 Mozioa, martxoaren 11koa, Arabako Lurralde Historikoko tokiko entitateetan ustekabeko edo emergentziazko lanei aurre egitera bideratutako laguntzen-programari buruz.

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Maiatzaren 25ean, Foru Gobernu Kontseiluaren 312/2021 Erabakia hartu zen, 2021eko deialdia onartzeko (ALHAO, 59 zk., maiatzaren 31koa). Deialdia hobetzen jarraitu dugu lanean, deialdiaren zenbait alderdi aldatuta. Era berean, esan behar da Tokiko eta Udalez Gaindiko Azpiegiturak Sustatzeko Zerbitzuak kudeatzen dituela orain laguntza horiek, eta hari dagokiola, instrukzio organoa den aldetik, dirulaguntza emateko proposamen txostenak aztertzea eta prestatzea, eta gero kide anitzeko organo egokiari helarazten zaizkiola.


28/2021 Mozioa, apirilaren 14koa, Eliza Katolikoak inmatrikulatutako ondasunak berreskuratzeari buruz.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Arabako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari helarazi diote mozioa.


43/2021 Mozioa, maiatzaren 24koa, Arabako kontzejuetan bete dadin Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Gaur egun, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea betetzeko behar diren tresnak aztertzen eta hautatzen ari gara, kontzejuei beharrezko tresnak emateko helburuz, horien berezitasunak aintzat hartuta.


50/2021 Mozioa, ekainaren 9koa, txertatze-kanpainari buruz

Taldea: Arabako popularrak 

Egoera: Arabako Foru Aldundiak lanean jarraituko du Eusko Jaurlaritzarekin batera txertaketa hedatzen, foru erakundearen eskumen esparruaren barruan.


52/2021 Mozioa, ekainaren 9koa, Arabako Suhiltzaileak Organismo Autonomoaren LEP-ari buruz.

Taldea: EH Bildu + Elkarrekin Podemos

Egoera: 2020ko lan eskaintza publikoa onartu da, sindikatuekin aho batez onartu ondoren. 2020ko lan eskaintza publikoa aho batez negoziatu da sindikatuetako ordezkariekin. Erakundeak langileen lan baldintzak arautzeko esparru-akordioa berriro negoziatzen hasi da sindikatuen ordezkariekin. Erakundeak lanean segitzen du lan eskaintza publikoa gainditu duten pertsona guztien prestakuntza ahalbidetzeko.


54/2021 Mozioa, ekainaren 16koa, Olarizuko gurutzeari buruz

Taldea: Arabako popularrak 

Situación: Arabako Batzar Nagusiek aitortu dute Olarizuko gurutzeak garrantzi berezia duela Gasteizko herritarrentzat. 


55/2021 Mozioa, ekainaren 16koa, tokiko entitateei argindarra eta hidrokarburoak garraiatzeko hainbat instalaziok tokiko herri-jabaria esklusibotasunez erabiltzeagatiko eta baliatzeagatiko tasa berria ezartzeko aholakularitzari buruz.

Taldea: EH Bildu 

Egoera: Arabako Foru Aldundiak lanean jarraitzen du laguntza eta aholkularitza ematen hala eskatzen duten tokiko erakundeei. Aholkularitza hori berme juridikorik handienekin eskaintzen da eta eskaintzen jarraituko dugu.

2022


50/2020 Mozioa, uztailaren 15ekoa, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko larriaren aurrean Arabako Lurralde Historikoko Tokiko Erakundeek beste diru-sarrera iturri bat izan dezaten. Horretarako, hainbat instalaziok tokiko jabari publikoa aprobetxatzeagatiko tasa bat ordain dezatela ezartzea sustatu nahi da, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Foru Aldundi honek lanean jarraitzen du hala eskatzen duten toki-erakundeei laguntza eta aholkularitza emateko. Aholkularitza hori berme juridiko handienarekin eskaini eta eskaintzen jarraituko da. 2022ko maiatzean, enpresa bati esleitu zaio 3 toki-erakunderekin proiektu pilotu bat egitea, toki-erakunde horietan tasa ezartzeko.


84/2021 Mozioa, azaroaren 10ekoa, energia berriztagarriak bultzatzeari buruz.

Taldea: Elkarrekin Araba

Egoera: Foru Aldundiak lanean jarraitzen du energia berriztagarrien proiektuak instalatzeari dagokionez hala eskatzen duten toki-erakundeei laguntza eta aholkularitza emateko.


86/2021 Mozioa, azaroaren 11koa, Arabako udalentzako europar laguntzei buru

Taldea: PP

Egoera: Sail eskudunek gaia lantzen jarraitzen dute.


14/2022 Mozioa, otsailaren 16koa, lurraldeko tokiko entitateen finantzazioa hobetzeari buru

Taldea: EH Bildu

Egoera: Arabako Foru Aldundiak proposatuta, Batzar Nagusiek 2022ko Aurrekontua Betearazteko Foru Arauaren bidez 5.168.000 euroko funts osagarria onartu zuten 2022an, eta, era berean, GARABIDE laguntza-lerro berri bat atera da, 3,4 milioi eurokoa.


34/2022 Mozioa, apirilaren 8koa, banku-zerbitzuen gabeziari buruz .

Taldea: PP

Egoera: Arabako Batzar Nagusiek mozioa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzari.


36/2022 Mozioa, apirilaren 8koa, banku-zerbitzuen gabeziari buruz

Taldea:E H Bildu/Elkarrekin Araba

Egoera: Arabako Batzar Nagusiek mozioa aurkeztu diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.


22/2022 Mozioa, martxoaren 16koa, Kontzejuen Foru Araua ikuspegi feministatik eguneratzeko.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Arabako Foru Aldundiak, kontzejuetarako hauteskundeak egin ondoren, 2022ko martxoan ACOAn ordezkari izateko hauteskundeak egin ondoren eta administrazio-batzordeak eratu ondoren, aldaketa horretan lanean jarraitzen du. Mozioaren eztabaidan adierazi zen bezala, kontuan hartuko da kontzejuetan e-administrazioa ezartzea, 22/12/31rako eta 2023an zabaltzeko.


43/2021 Mozioa, maiatzaren 24koa, Arabako kontzejuetan bete dadin Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Taldea: EH Bildu

Egoera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea betetzeko beharrezkoak diren tresnak aztertzeko eta hautatzeko lanean aritu gara 22. urteko 21. eta 1. seihilekoetan, kontzejuei beren berezitasunen arabera behar dituzten tresnak emateko. Autonomia-erkidegoen Administrazio Kontseiluak lizitaziora atera du espediente-kudeatzaile berria Toki Erakundeei ezartzea, eta horien artean 5 AABB daude, handienak. CACASArekin batera, gainerako kontzejuetarako e-admon lizitazioaren baldintza-plegua lantzen ari da.


9/2022 Mozioa, otsailaren 9koa, eskualdeko garraio publikoari buruz.

Taldea: Elkarrekin Araba

Egoera: Lurralde Orekako Sailetik abian jarri dira udalerri barruko garraioari laguntzeko laguntzak, eta, horrela, 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Arabako udalerriek sustatutako garraio publikoaren hobekuntza sustatu da. Oro har, emandako laguntzak zerbitzuen irisgarritasuna hobetu nahi duten lineei zuzenduta daude (merkatuak, osasun-zerbitzuak, bankuak, erosketak, udako kanpalekuak, tokiko eta udaleko jaiak, udal-igerilekuak, kultura-jarduerak, etab.). 2022ko martxoan, Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko Departamentuak eskualdeko garraio-zerbitzuaren kontratu berri bat lizitatu zuen bere osotasunean, eta zerbitzu hori diruz laguntzera bideratutako aurrekontuan handitze bat sartu zen, esleipen-irizpide berri bat, ibilgailuaren propultsioko teknologia energetikoa baloratzean zetzana, ibilgailu jasangarriagoak sartzea saritzeko, besteak beste. Kontratu berria 2022ko uztailaren 1etik dago martxan.


52/2021 Mozioa, ekainaren 9koa, Arabako Suhiltzaileak Organismo Autonomoaren LEP-ari buruz.

Taldea: EH Bildu/Elkarrekin Araba

Egoera: 2020ko EPE onartu da, sindikatuekin aho batez negoziatu ondoren. 22/07/07an LEP hori aldatu da. Gainera, Foru Gobernu Kontseiluak 2022ko EPE onartu zuen 22/06/21ean.Erakundeak bertako langileen lan-baldintzak arautzen dituen esparru-akordioaren negoziazioei ekin die berriro sindikatuekin. Erakundeak lanean jarraitzen du dagokion LEPa gainditu duten pertsona guztien prestakuntza ahalbidetzeko.